Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Jesus Alberro, Ximon Azarola eta Mari Karmen Guridi gogoan

Jesus Alberro, Ximon Azarola eta Mari Karmen Guridi gogoan

2016/03/07 15:55
Larunbatean izan zen omenaldia Brinkolan. Hona hemen antolatzaileek bidalitako kronika eta argazkiak.
Jesus Alberro, Ximon Azarola eta Mari Karmen Guridi gogoan

Omenduen senitartekoak saria jasotzen

Eguraldi txarrarekin, baina, umore onean, brinkolatarrak egun ederra pasatu genuen larunbatean. Ermita gainezka
meza garaian eta bertsotan Euxebio Igarzabal, Bittor Agirre, Jokin Matxinandiarena eta Iñaki Azarola. Pare bat bertso kantatu zituzten meza bukatutakoan ermitan bertan.

Gero mokadutxo bat izan genuen auzoko saloian eta bazkaria Armuño elkartean (65 pertsona izan ginen). Bazkaldu ondoren omenduei grabatutako bertso batzuk ikusi genituen telebistan eta, berriz, bertsolarien jardunaldia.

Azkenean, kantuan bukatu genuen eguna.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak