Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Jubenilen pilota partida ostiral arratsaldean.

Jubenilen pilota partida ostiral arratsaldean.

2016/02/24 12:25
Partida bakarra jokatuko dute asteburu honetan Pilota Eskolako Federatuek, eta herrian izango da partida hori, Binakako Udaberri Sariari dagokion lehen faseko azkena izango dena maila horretan. Legazpiko bikotea Euskal Jolasen aurka arituko da ostiralean, otsailaren 26an, 19:30etan.

Nagusak ere Udaberri saria jokatzen ari dira, eta martxoko lehen asteburuan jokatuko duten partidarekin amaituko da lehen fasea. Ikusi egin behar aurrera egiten duten ala ez.

Bestalde, Gipuzkoako binakakoa errendimendua (alebin eta infantilak) Txapelketa jokatzen ari ziren Legazpiko 5 bikoteek amaitu dute lehen fasea, eta 2. Mailako infantiletako bikote bakarrak lortu du 2. Faseko kanporaketetara pasatzea: Julen Ezama eta Igor Santamaria bikoteak.  Martxoko lehen asteburuan jokatuko dute final laurdenetako partida, eta lehen fasean ez bezala , irabazi beharra daukate aurrera jarraitzeko.

Hala ere asteburu guztian Pilota izango da nagusi Urbeltzen, ostiral gauean eta igande arratsaldean Herri Mailako Binakako Txapelketako partidak izango baitira, eta larunbat arratsaldean berriz Herri arteko haur eta gaztetxoen txapelketakoak.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak