Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko 2. fasea 2017an

Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko 2. fasea 2017an

2016/03/07 10:10
2017an gauzatuko da Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko 2. Fasea. Honela dio Udalak bidalitako oharrak:

Gobernu taldeak jakin duenez, “Kale Nagusia berritzeko bigarren fasea geldiarazteko” erabakiaren aurrean hartuko den jarrerari buruz eztabaidatzeko bilera bat deitu da.

Gobernu taldeak adierazi nahi du ez dugula kalea oinezkoentzat egokitzeko bigarren fasea geldiarazi, gaur egun ez dagoelako inolako proiekturik eremu horretarako eta, beraz,  martxan ez dagoena ezin da geldiarazi.

Bigarren fase hori 2017an gauzatzea aurreikusi dugu, egin beharreko proiektua egin eta gero. Horregatik, momentuz behin-behineko jarduketa egin dugu bigarren faseari oinezkoen izaera emateko.

Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko lanak bukatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Hala ere, 2016an beste lan batzuk dutela lehentasuna erabaki dugu. Adibidez, Laubide auzoko atari bakoitien hiri-antolamendua eta hobekuntza burutzea, 2014tik aurrekontuetan jaso arren oraindik gauzatu ez dena, edo Arantzazu auzoko espaloiak berritzea, Plazaola kaleko haur-parkea estaltzea eta asfaltatze-lanak egitea.

Jarduketa guzti horiek 2016an egitea erabaki dugu, lehentasun-irizpideak bultzatuta eta baliabide publikoen bidezko banaketa bilatuz. Gure ustez, objektiboki, azkeneko urteetako inbertsio gehienak hirigunean gauzatu dira, hala nola, Nafarroa kalea, Kale Nagusia (1. Fasea), Aizkorri kalea, Santikutz kalea eta Patrizio Etxeberria kalea oinezkoentzat egokitzeko eta berriz urbanizatzeko lanak, besteak beste.

Azkenik, herritar guztiei gogorarazi nahi diegu udaletxearen ateak irekita dituztela eta bertan aurkituko gaituztela egin nahi dituzten ekarpenak edo egoki iritzitako kexak jasotzeko eta erantzuteko prest.

etiketak:
begibakarrekoazeria
begibakarrekoazeria dio:
2016/03/07 14:17
Opozioko taldearen lan ederra. Segi horrela lanean!
aurrera
aurrera dio:
2016/03/08 08:33
Aurreko lau urteetan Bilduren, eta bereziki Keparen inposizioa izan zen nagusi. Inori ez zioten kasurik egiten eta urte oso gogorrak izan ziren legazpiarrentzat.

Udal gobernu talde berri honek herriari kasu egiten dio ez aurrekoak bezala. Garai desberdinak dira eta giro ona nabari da.

Aurrera Koldobike!
begibakarrekoazeria
begibakarrekoazeria dio:
2016/03/08 10:13
giro ederra?
udal langileek ez diote berdina, ba.
Begira
Begira dio:
2016/03/08 10:32
Arrazoi du aurrerak. Aurreko lau urteetan Legazpin giro txarra egon da eta erru dena Keparena zen. Arratoiak kalean gora ta bera ikus zitezkeen, inposizioa leku guztietan nabari zen, udaltzainak isunak jarri eta jarri ibiltzen ziren Keparen poltsikoa puzteko, egunero egiten zuen euria, kalera irten eta zakurrek zaunka egiten zuten eta alkatea ez zen mezetara joaten, herriko apaiza ere estraditatu egin zuen Kepak, eta eskerrak herriari, eliza ez zen gaztetxe bihurtu, Kepak nahi zuen bezala. Sorginak jaisten ziren gauetan kalera ume gaixoak beldurtzeko, eta bai, Kepak deitzen zien. Inposatu ziguten portal parean nere kotxea ezin uztea, eta zineman beldurrezko filmak soilik ikus zitezkeen, zuhaitzak ez ziren loratzen eta txakurrek, zaunka egiteaz gain, kalean kaka egiten zuten, eta Kepak ez zituen kaka puskak jasotzen. Gainera, inpuesto reboluzionarioa ezarri zuen berriro, eta dendariei igandetan lan egitera behartzen zitzaien. Ikastoletan gelak berrantolatu ziren, mutikoak eta neskak bereizita, eta uniformea jarri zitzaien berriro.
Eskerrak Koldobike etorri den hau guztia konpontzera.
kakagurea
kakagurea dio:
2016/03/08 17:24
"begira" zure hitzetan haseere zaudela dirudi. Oraingo hontan ez zautede gobernu buruan, oposizioan, lasai hartu. eta segi aurrera.
bejon deizula
bejon deizula dio:
2016/03/08 17:30
“Opozioko taldearen lan ederra. Segi horrela lanean!”. Eskerrak oposizioak lan handia egin zuen aurreko lau urteetan inposizioa ardatz izanda. Hura bai izan zela lan bikaina. Lau urte hauetan behintzat ez zarete boterean egongo. Hau bai dela lasaitasuna.
Bizilaguna
Bizilaguna dio:
2016/03/08 18:52
Kale Nagusiko bizilagunek bilera egiteko deia egin dute, herritarrek bilerak egiteko eskubide osoa dutelako. Ala ez? Hala ere, bizilagunek bilera egin aurretik jaso dute udal-gobernuaren erantzuna, eta ez oso tonu onean (“ez dago inolako proiekturik”, “martxan ez dagoena ezin da geldiarazi”, etab.). Zer dela eta tonu defentsibo hori? Badakigu udaletxearen ateak irekita daudela guztiontzat ekarpenak edo kexak adierazteko, baina normala izango da ba bizilagunek ekarpen edo kexa horiek adosteko bilera bat deitzea, ezta?
begira
begira dio:
2016/03/08 23:01
Hasarre? Ni? Poz pozik nago eta inposizioaren garaia bukatu delako. Orain askatasunaren garaian bizi gara. Pozik, alai, txoriak kantari gau ta egun, eguzki goxoak zipriztintzen digularik aurpegia, eta gure zaindari Koldobike handiaren babespean. GORA EAJ!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak