Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Kantu afaria

Kantu afaria

2018/09/10 08:10
Ostiralean, Doinuak antolatuta, kantu afaria izango da. Ekitaldiaren eta enseguen berri bidali digute antolatzaileek.
Ostiralean, irailaren 14an, Doinua Musika Eskolak antolatutako kantu afaria izango dugu Gernika Plazan gaueko 21:30ean. Aldez aurretik, 21:00ak aldera, Txakelek prestatutako argazki erakustaldia eskainiko dugu.
Ekitaldia prestatzeko entsaioak egiten ari gara  Musika Eskolan astearte eta ostegunetan 19:30ean. Parte hartzea irekia da. Etorri zaitez abestera!!!
Aurten ere gonbidatu berezia izango dugu ALAITASUNA errondaila.
Egueraldi txarra egingo balu, Azoka gunean izango da ekitaldia.
21:15ak aldera ogitartekoak izango ditugu salgai. Ardoa eta ura doainik eskainiko dugu.
Ekitaldia Agorreko Santikutzetako egitarauan barne dugu eta Udala izango da babesle.
Kartela atxikitzen dugu.
etiketak: , ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak