Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Koldobike Olabide EAJren hautagai alkatetzarako

Koldobike Olabide EAJren hautagai alkatetzarako

2015/01/15 14:55
Legazpiko Uri Buru Batzarrak Udal hauteskundeetan alkatetzarako bere hautagaia Koldobike Olabide izango dela jakinarazi digu honako oharrean:
Koldobike Olabide EAJren hautagai alkatetzarako

Koldobike Olabide (EAJren hautagaia)

2015eko urtarrilaren 14an, Legazpiko Uri Buru Batzarrak, KOLDOBIKE OLABIDE HUELGA, hautatu zuen, aho batez, maiatzako Udal Hauteskundeetarako EAJ-PNVren Alkatetzarako Hautagai
bezela.

Honekin batera, bere perfila igortzen dizugu. Legazpiko Mirandaola baserrian jaioa, Zientzia Kimikoetan lizentziatua da (EHU). Ingenieri Industrialen Elkargo Ofizialeko Ingurugiro Kudeaketan Masterra. Formakuntza eta lan kurrikulun zabala izanik, Ingurugiro Kudeaketa Auditoritzan eta efizientzi energetikoan duen formakuntza azpimarragarria da, baita Kalitate Auditoritzan ere.

Bestalde, ingurugiro kudeaketa eta ekodiseño inguruko kontsultoria espezializatuan esperientzia handia izanik, EHU eta Mondragon Unibertsitatean irakasle izan da ingurugiroko hainbat master eta graduondoko kurtsotan.

Legazpiar bezela hainbat esparrutan parte hartu du aktiboki: besteak beste, Kilometroak 94ren antolaketan, Legazpiko garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko helburuarekin Legazkide elkartearen sorrera eta zuzendaritzan, Haztegi ikastolako Guraso Batzordean, Doinua Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordean eta Ilintxa Kirol Elkartean.

Bukatzeko, aipagarria izan da Atez ateko Zabor bilketaren aurkako Legazpiko Herri Plataformaren lan taldean egindako ekarpena.

etiketak:
edukiontzi berdea
edukiontzi berdea dio:
2015/01/15 15:37
Kaixo! Nik gutxienez nere botoa berari emango diot ze plataformaren apolitikotasuna beti defendatu izan du.... Esto.. Hobe ixiltzen banaiz..
Aitor F
Aitor F dio:
2015/01/15 17:13
Putreak bezalaxeko bidea
Gorka
Gorka dio:
2015/01/15 19:26
Zaborraren mobida guztia PNVk antolatua, zertarako eta alkatetza errekuperatzeko. Kostako zaie, oso zikin jokatzen ari dira.
Oso ondo
Oso ondo dio:
2015/01/15 19:55
Oso ondo!! Bada garaia aldaketa baterako. Aurrera Koldobike, zurekin nago!!
Gorka
Gorka dio:
2015/01/15 20:06
Hasieratik bukaera, batzokian diseñatutako operazioa. Hau bost inporta zaie zaborren asuntua, hauek herriko jubilatuak beldurtzea beste helbururik ez dute izan, gero botoa kentzeko. Itxuak ere ikusten du.
Ahotsa herriari!!!
Ahotsa herriari!!! dio:
2015/01/15 21:30
Horrela bai. Ea beingoz gauzak aldatzen diren herrian. Erabat nazkatuta nago bilduk agertzen duen inposizioarekin. Oraingo hontan aukera paregabea egin du EAJ-ak. Sorte on. Nire botua zihurtaturik duzue.

Ahotsa herriari.
Gorka
Gorka dio:
2015/01/15 21:52
Ja, ja, ja... aukera egin duela diozu. Justu kontrakoa da. PNVk aspalditik aukera zeukan Koldobike, zaborraren aukerari heldu zion protagonismoa emateko, ta orain probetxua atera nahi dio jugadari. Tontoenak ere ikusten du. Zaborrarena ez da problema izan batzokiarentzat, kanpaina elektoral oooooso luzea baizik.
SWAP-a esplika iezadazu, Koldotxirringa
SWAP-a esplika iezadazu, Koldotxirringa dio:
2015/01/16 09:34
Honelako hautagaiek modu masiboan hautatuak izan balire 2011ko udaleko hauteskundeetan, gaur egun erraustegia Zubietan inplantaturik eta 250 milioi euroko zorpetze tasa handiagoa izango genukeen. Ondorioz, aurten ere, Kepa hautatua eta erraustegia jartzen tematzen badire oraindik, Legazpiko Mirandaolako baserria desjabetu eta bertan eraikitzeko proposatuko dut, ea iritzi berberakoa den kasu horretan. Izan ere, ezin daitekeena ulertu zera da, Gipuzkoako udalerri guztietan 5.edukiontzia inplantatuz gero konputu osoan%42ko berziklapen tasara ailegatzea. Ez ahantzi, 250 milioi gehiagoko zorpetze-tasa edukiko genukeela, bankuei ordaindu beharra hain zuzen. Dena den, gaur egun SWAP-a ordaintzen ari garela Gipuzkoarrok ia hilabetero 700.000euro. Zergatik galdetuko duzue irakurleok? Ba, 2011eko haustenkude aurreko egunetan MODU ZIKINEAN sinatutako kontratua EAJ-aren aldetik.
bai
bai dio:
2015/01/16 09:40
Baztzui kakalarria sartzen ari zaiela ematen du. Urduri al zaudete? Oraingo hotan ikusiko duzue zein izango den Legazpiko biztanleen erantzuna. EAJ-ak errez irabaziko du, zeren nazkatuta gaude jadanik, aldaketa bat behar dugu eta oraingo hontan lortuko dugu. Kepa ez zaio anka puntetara ere iristen Koldobikeri, “no hay color”.

Herritarren partaidetza kontuan izango da eta inposizioa alde batera utzi.

Gora Koldobike. Con dos ovarios!!!!!!!!!!!!!!!
bai
bai dio:
2015/01/16 09:45
Kakalarria duzula nabaritzen da.
Gorka
Gorka dio:
2015/01/16 09:49
"No hay color", e? Ikusi dugu, lasai. Hasteko, Bilduk garbi jokatu du, aurpegia emanez hasieratik. PNV, beti bezala, tranpak eginez eta jubilatuak bildurtuz; orain ikusi da nabarmen batzokiaren jugada. Kontuak kontu, neri benetako pena Valbuenak ematen dit, hori bai geratu dela jokuz kanpo, PNVren morroi ibili ta gero...
Gorka
Gorka dio:
2015/01/16 09:55
Begira, kakazale, zuen problema da jendea tontoa dela uste duzuela eta zaborren kontuarekin mundu guztia engañatu duzuela Legazpin, baña berriro ere negarrez ikusiko zaituztegu batzokian, Xotek egurra eman zizuenean bezela, Kepak eman zizuenean bezela... Ez dezue inoiz asimilatu galtzea eta orain "a la desesperada" jokatzea erabaki duzue, zaborren asuntuarekin herritarrak manipulatuz. Zuen mobida guztia, lehenengo egunetik, alkatetza errekuperatzeko maniobra da, y punto.
ion
ion dio:
2015/01/16 10:02
BIlDUR tranpak eginez eta jubilatuak bildurtuz
iker
iker dio:
2015/01/16 10:02
Ez det uste a la deseperada ibili direnik. Aspalditik prestautako operazioa izan da dudarik gabe.
Valbuena pozik egongo da... Eaj- ren estrategian erori da plataformari babesa ematerakoan.
ion
ion dio:
2015/01/16 10:02
BILDUR tranpak eginez eta jubilatuak bildurtuz
Iker
Iker dio:
2015/01/16 10:03
No hay color!!! Kakalarria!!! Bideo hau ekarriko dut gogora. Ikusi eta entzun besterik ez dago bata eta besteak ematen dituzten argudioak edo hitz egiterakoan erakusten duten lasaitasuna. Kakalarria Koldobikeri atzematen zaio. Gauza bera behin eta berriz errepikatzen. Argudio falta, politikeo hutsa!! No hay color..... Manda huevos!!

https://www.youtube.com/watch?v=y9aUYyCFApQ
Gorka
Gorka dio:
2015/01/16 10:06
Klaro, aspalditik prestatutako operazio dela. "A la desesperada" esan nahi dut bestelako argumenturik gabe geratu direla zortzi urteotan, eta horrixe heltzea erabaki dutela, zaborrari, ea horrela zerbait lortzen duten, "a la desesperada".
ion
ion dio:
2015/01/16 10:06
Bildurtik irten da estrategia, p&p kontra plataforma sortu eta pnvri erruak bota. Garbi dago zein egin du plataforma.
BILDURen hanka sartzen!!!
Gorka
Gorka dio:
2015/01/16 10:09
Gizajoa. Idazten ez dakizue ta zuek udala nola kudeatuko dezue ba...
Joseba
Joseba dio:
2015/01/16 10:19
Bakoitzak egin dezala nahi duen irakurketa, hautagaiaz, zaborren eztabaidaz eta abar. Herriak hitzegin dezala maiatzan eta kitto. Ez da hainbesterako. Alkate bat edo bestea izan, ea biek herriaren alde elkarrekin lan egiteko gaitasuna duten! Hori litzateke Legazpirentzat onena.
Gorka
Gorka dio:
2015/01/16 10:30
Ondo esana, Joseba. Kartak mahai gainean daude eta bakoitzaren jarrerak argi. Nik bukatu dut.
legazpi
legazpi dio:
2015/01/16 11:42
"Kartak mahai gainean daude eta bakoitzaren jarrerak argi"

Argi geratu da bai, bilduren inposizioa lau urte hauetan, herritaren hitzari mezprezua eginez. Espero dut EAJ-ak alkatetza hartzen duenean, ahotsa herriari lema berriz ere habian jartzea.

Aurrera koldobike.

haraaaa!!!
haraaaa!!! dio:
2015/01/16 11:56
Garbi dago atez atekoaren aurkako plataforma herritik sorturikoa eta guztiz apolitikoa zel....OH WAIT!!!!
haraaaa!!!
haraaaa!!! dio:
2015/01/16 11:59
Hasierako planteamendua -> atez ateko integrala
Bukaerako egoera -> organikoa, papera, plastikoa edukiontzi bidez ateratzeko aukera
Garbi dago udal gobernuaren jarrera guztiz inposatzai...OH WAIT!!!!
haraaaa!!!
haraaaa!!! dio:
2015/01/16 12:00
%84!!! 11.000€ hilean aurreztuz!!! inposiziorik ez!!!
kontuz
kontuz dio:
2015/01/16 13:16
Ba kontuz EAJ-rekin. pensatzen det H1 eko botoak bereak egingo dituela eta hortaz aparte, psoeko boto asko bereganatuko ditu atez ateko kontua dela eta.
PSE-EE-kok EAJ-ra?
PSE-EE-kok EAJ-ra? dio:
2015/01/16 13:39
Sozialistak euskal kapitalismoari bozkatzen, ez dituzue legazpiar PSE-EE-zaleak ezagutzen.
PSE-EE-kok EAJ-ra?
PSE-EE-kok EAJ-ra? dio:
2015/01/16 13:39
Sozialistak euskal kapitalismoari bozkatzen, ez dituzue legazpiar PSE-EE-zaleak ezagutzen.
ion
ion dio:
2015/01/16 13:46
Ez dut behar idatzi ondo
zintzi baizik
ion
ion dio:
2015/01/16 13:46
Ez dut behar idatzi ondo
zintzo baizik
kontuz
kontuz dio:
2015/01/16 13:56
Orduan, legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan, ez diozue psoeri botoa emango ez? Akordietara iritsi direnez euskal kapitalistekin...
Korosti
Korosti dio:
2015/01/16 14:11
Josebak erabateko arrazoia. Zenbat gogortasun alferrik alderdi batean zein bestean!
Eta Valbuenari buruz gauza askorik ezin det esan, baina saiatu saiatzen dela esango nuke. Gestoreak behar dira, adostasunak...
Zozoak beleari...
Zozoak beleari... dio:
2015/01/18 12:11
Keitika asko hemen EAJ-ri, eta zer gerratzen da ZeroSolutions taldearekin? Nork sortu du talde hau?

Zozoak beleari ipurbeltz!!!
Demokratikoa, baina ez kristaua
Demokratikoa, baina ez kristaua dio:
2015/01/20 12:40
Atez Ateko filosofia herrietan inplantatu ezean erraustegiaren sortzearen inposizioa dator. Arrainak bere isatsa jan nahiaren zirkuitua hain zuzen. Ondorioz, Atez-Atekoa inposizioa izan zela ezin uka, baina inposizioen artean nire hautua Atez-Atekoari bai, ta jakinik Legazpiko udala Atez Ateko filosofiatik nahiko urrun geratu zela. Egoera honetan maiatzan denok bozkatzera. Nire hautua Bildu, zuena? Hautsontzian ikusiko da.
Burrunda
Burrunda dio:
2015/01/20 14:49
Hautsontzian ikusiko dira emaitzak? Makina bat hautsontzi beteko dituzte bai, erraustegiko errautsek.
Hobe dute Bildukoek, hautagai txukunen bat topatzea, bestela hartuko duten muturrekoa ez da txikia izango eta. Azken finean, zabor kontutan eta herria harri kozkorrez betetzen pasa baitute legegintzaldi guztia.
Hautestontzia
Hautestontzia dio:
2015/01/21 10:23
neri oraingoa nahiko txukuna iruitzen zait ba!
legazpik aldaketa ugari izan dittula uste det, ta gehienak onerako.
herritarrok e izan deu zerikusia, handie gañea, bakotza bere alorren iñurri lanetan aritu gealako (elkartetan, eskoletan, erreka garbitzen...). Soilik espero det ikamika elektoralak herritarron ilusioa ez itzatzea. Oin arte lan handia egin deu ta segi deigun holaxe!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak