Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Kultur ekintzaz betea datorkigu asteburua.

Kultur ekintzaz betea datorkigu asteburua.

2016/01/12 17:41
Asteburuetako zine emanaldiez gain, beste lau ekitaldi izango ditugu asteburuan. Ostiralean, Argizaiola Saria Argazki erakusketa irekiko da Kultur Etxean, eta 19:30ean "Arozenatarren Ttunttuna" musika emanaldia izango dugu kalean. Larunbatean 16:30etatik aurrera "Gazteen Aurresku eta Soinu Zahar" Dantza Txapelketetako saioa izango da Latxartegi Aretoan eta igande eguerdian "Txerri Festa" La Bellota Zentro Extremeñoaren eskutik.

Aipaturiko ekitaldietatik, bat da aurtengoan berria, gainerakoak urtero egiten baitira urtarrilean, herriko kultur eragileen eskutik. Ostiraleko musika emanaldia dugu aurtengoan berria eta berezia ere izango da.

“Arozenatarren Ttunttuna” urtarrilaren 15ean

Goiz Deia Txistulari taldearen ekimenez etorriko zaigu Legazpira musika emanaldi hau. 19:30ean hasiko da emanaldia Kale Zaharrean, (Eguraldiak laguntzen ez badu Azokan).

Baina nor dira Arozenatarrak?  Aitor, Urko eta Xanet Arozena Oiartzundik iritsiko zaizkigu eta  txistulari familia honetako laugarren gizaldiko kide dira.

Gazte-gaztetatik txistu ikasketak hasi zituzten herriean eta beraien lehen irakaslea Juanito Arozena izan zen, haien aita. Aitor, Donostiako Txistularien Udl Bandako kidea da eta Urko Musikeneko perkusio irakaslea. Xanet berriz, gitarrarekin haibat talde eta musikariekin batera aritzen da. 
Txistuarekin batera instrumentu desberdinak ikasi izanak eta estilo ugari jorratu izanak musika ikuspegi zabal baten jabe egin ditu hiru anaia hauek.

Arozenatarrek eskaintzen duten emanaldi honek txistularien “betiko” errepertorioan du bere oinarria. Garai ezberdinetan txistularitzan erabili izan diren doinu ezberdinak hartu eta perkusio eta gitarra klasikoaz lagundutako ikuskizuna ere bada; errepertorio zabal bat, beti ere umorez jantzia.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak