Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Kursaal Eskura Egitasmoa: Cadaqués-eko Orkestra

Kursaal Eskura Egitasmoa: Cadaqués-eko Orkestra

2016/09/28 17:30
Urriaren 23an, igandea, 19:00etan, Kursaal Auditorioan izango da Cadaqués-eko Orkestra. Doako autobusa egongo da Legazpitik eta gazteentzako eskaintza berezia.
Kursaal Eskura Egitasmoa: Cadaqués-eko Orkestra

Cadaqués-eko Orkestra

Doako autobuserako eta ordu gazterako izena emateko epea: urriaren 3tik 17ra

Cadaqués-eko Orkestra

Sir Neville Marriner, zuzendaria

Augustin Hadelich, biolina

“Alphonse et Léonore ou l’amant peintre” balletaren obertura, F. Sor

Biolinerako kontzertua, Mendelssohn

2. Sinfonia, L. V. Beethoven

Sir Neville Marriner, bere adina gezurtatzen duen bizitasunarekin jantzia, ezin eztabaidatuzko irudia da Erresuma Batuko orkestra-zuzendaritzan, eta eskola zaharraren oinordeko nagusia.

SARRERAK NOLA EROSI

Interesdunek Kursaal Elkargunearen web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu/agenda/orquesta-de-cadaques/

Sarrerak: 51 / 41 / 33 / 27 / 12

AUTOBUSA NOLA ERRESERBATU

Behin sarrera erosita, interesdunek autobuserako tokia erreserbatu beharko dute honako hauen bidez:

Legazpi: 943 737 202 / kultura@legazpi.eus

Autobusa honako tokietatik abiatuko da Kursaalera:

Legazpi:Saturnino Telleria errotondan (17:15)

GAZTEAK ETA LANGABETUAK: “Ordu gaztea”

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek 3 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Horretarako ezinbestekoa izango da sarrera erreserbatzea (autobuseko tokia bezalaxe), norberaren udalerriak hartarako prestatu duen telefono zenbakira deituz.

Doako autobuserako  eta ordu gazterako izena emateko epea:

URRIAREN 3tik 17ra

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak