Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / La Salle eskubaloi-taldearen ereserkia

La Salle eskubaloi-taldearen ereserkia

2016/01/05 13:30
Joan den larunbatean, Mutrikuko AME estudioetan, euren ereserkia grabatu zuten La Salle taldeko kideek.
La Salle eskubaloi-taldearen ereserkia

Grabazioan parte hartu zutenak Axularrekin (AME)

Kantua Joxe Arizkorretak konposatu du eta grabazioan LATOGA taldeko kideek hartu zuten parte, besteak beste: Javier Sanz "Pinker" (gitarra eta ahotsak), Demetrio Fernandez "Deme" (gitarra eta ahotsak), Ignacio Lasa "INA" (gitarra eta ahotsak), Ander Martinez (bateria eta ahotsak) eta Aitor Altuna (baxua eta ahotsak).

Bestalde, Agurtzane Elustondo (trikitia), Txutxi Calvo (Saxoa), Jabi Muñoz (atabala), Rakel Uribetxeberria (ahotsa) eta Mikele Arizkorreta (ahotsa) ere izan ziren grabazioan, La Salle taldeko beste hainbat kiderekin batera.

Une honetan, kantua ontzen ari da Axular, AME estudioetako teknikaria, eta aurki izango dugu entzuteko aukera. Bideoklipa ere grabatzekoak dira.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak