Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Larrain dantza eta Kapela Dantza ikastaroa hastera doa.

Larrain dantza eta Kapela Dantza ikastaroa hastera doa.

2016/03/04 11:33
Maiatzeko jaietan egiten diren bi ekitaldi herrikoi horietan parte hartzeko ikastaroa, irekia eta doakoa, martxoaren 9an, asteazkena, 20:15ean hasiko da. Saioak asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan izango dira, Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan.

Larrain Dantza, maiatzaren 3an egingo da, Euskal Herria plazan lehenengo, eguerdiko ekitaldiaren amaieran eta 14:00al aldera Kale Nagusian.

Kapela Dantza berriz, maiatzaren 7an izango da, larunbata. Parte hartzaile guztien gosariarekin hasiko da eguna, 12:00etan Euskal Herria plazan egingo da eguneko ekitali nagusia, eta ondoren kalez kale eta tabernaz tabernako dantza saioak izango dira egun guztian. Guztiak elkarrekin bazkaltzeko etenaldiarekin.

Gazte, heldu, adineko,... guztiak daude deituak parte hartzera, errez ikasten dira, eta dantzatzea gustokoa izatea nahikoa da.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak