Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Latxartegiko parke txikia

Latxartegiko parke txikia

2018/02/12 17:03
Latxartegiko haur-parke txikia berritu behar du Udalak. Hauxe da oharra:
Latxartegiko parke txikia

Latxartegiko parke txikia (Legazpiko Udala)

Zer paper jokatzen dute gaur parkeek haurren jolasean?

Norantz eboluzionatzen ari dira parkeak, pedagogiaren ikuspegitik?

Eta Latxartegiko parke txikia enfoke horien arabera berrituz gero, zer itxura har dezake?

Agenda 21 Foroaren bilera

  • 2018ko otsailaren 15ean, osteguna
  • 18:30etatik 20:00etara Kultur Etxean

Kaixo, lagun:

Legazpiko Agenda 21 Foroaren hurrengo saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Oraingo honetan Latxartegiko parke txikia berrituko dela aprobetxatuz –Legazpiko partaidetzazko aurrekontuetan lehenetsitako proiektua izan da 2018rako-, herriko haur-parkeen ereduaz hausnatu eta proposamen berrietarantz eboluzionatzeko aukerez hitz egin nahi dugu.

Horretarako saioan parte hartze anitza izatea komeni zaigu: Legazpiko ikastetxeena –bereziki ikastolarena, egunerokoan parke horren erabiltzaile delako-, gurasoena, parkeak gozatzen dituzten legazpiarrena orokorrean…

Saiora gerturatu eta parte hartzera animatzen zaitugu; arina, dinamikoa eta interesgarria izango da. Eskerrik asko!

Oharra: zaintza zerbitzua eskainiko da haurrekin datozenentzat. Horretarako izena eman behar da otsailaren 13a baino lehen: 943 737030 / ihernandez@legazpi.eus

Legazpin, 2018ko otsailaren 8an

Eric Galvez

Lurraldetasunaren Batzordeko zinegotzi arduraduna

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak