Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Latxartegiko parkinaren parte hartze prozesua

Latxartegiko parkinaren parte hartze prozesua

2016/09/02 16:40
Irailaren 7an, 20:00etan, Latxartegi Aretoan, irailean martxan jarriko den parte hartze prozesuaren aurkezpen orokorra egiteko ekitaldia antolatu du Udalak. Honela dio jasotako oharrak:

Lurralde batzordearen aldeko irizpenaren ondoren eta 2016ko uztailaren 27ko Osoko Bilkurako espedientearen hasieraren onarpenaren ondoren, jendaurreko ekitaldia antolatu dugu proposatzen diren helburuak azaltzeko eta haiei erantzuteko planteatzen diren irtenbideak adierazteko.

Herritar guztiak daude saio horretara gonbidatuta, herriko dendariak eta udalerriko merkatariak biltzen dituen Ilinti elkartea.

Santiago Peñalva arkitektoa izango da aurkezpenaz arduratuko dena, bera baita 2008an onartu zen egungo Udal-antolamenduko Plan Orokorra idatzi zuena.

Saio horretan Latxartegi Parkearen azpian supermerkatua eta aparkalekuak eraikitzeko Hiri-antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko prozesuaren gaineko informazio orokorra emango da. Horretaz gain, udal ekipamenduko partzelen eraikigarritasun fisikoa handitzea ahalbidetuko duten neurriak erabakiko dira, horren gaineko informazio grafikoa aurkeztuz eta eztabaidatzeko aukera emanez

etiketak:
Begibakarrekoazeria
Begibakarrekoazeria dio:
2016/09/03 13:33
"Pelotazo urbanístico"aren aurpegi garbiketa.
Diru hori auzoak konpontzen erabil dezatela, kalean badago parking bat dagoeneko.
adios
adios dio:
2016/09/03 17:13
Seko txoatu gea oingon
Oso ondo
Oso ondo dio:
2016/09/07 08:03
Bilduk bai egin zuela “pelotazo basuras” atez atekoarekin…

Oso ondo, zeren Legazpin aparkamendu arazo handia dago.
begibakarrekoazeria
begibakarrekoazeria dio:
2016/09/07 08:47
oso ondo, orduan terreno publikoa empresa haundi batei oparitzeko motiboa, Bilduk atez-ateko jarri zuela da?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak