Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lau filma asteburuan Latxartegi Aretoan.

Lau filma asteburuan Latxartegi Aretoan.

2016/01/07 12:51
Gabon egunak pasatuta, ohiko emanaldietara itzuliko da Zine karteldegia Latxartegi Aretoan. Hona astebururako prestatu duten egitaraua: “Una pasteleria en Tokio” Urtarrilaren 8an, ostirala, 22:15ean. Zine-Klub saioa. “Star Wars: El despertar de la fuerza” Urtarrilaren 9an, larunbata, 17:00etan, 19:30ean eta 22:15ean “Pinocho y su amigo Coco” Urtarrilaren 10ean, igandea, 17:00etan. Haurren saioa. “La playa de los ahogados” Urtarrilaren 10ean, igandea, 19:30ean. Ostiraleko filmaren sinopsia aurkituko duzu irakurtzen jarraituz gero.

Una pastelería en Tokio

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: An.  Zuzendaria eta gidoi-egilea: Naomi Kawase (Durian Sukegawa idazlearen eleberrian oinarrituta). Herrialdea: Japonia. Año: 2015. Iraupena: 113 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Kirin Kiki, Masatoshi Nagase, Miki Mizuno, Etsuko Ichihara, Miyoko Asada. Banatzailea: Caramel Films. Produktorea: Kumie, Comme des Cinémas. Musika: David Hadjadj. Argazkia: Shigeki Akiyama. Muntaketa: Tina Baz.

 

Egunero egunsentian, Sentaro bere dorayakiak lantzen bukatzen ari da, saltzaile moduan lan egiten duen gozodendan. Neska ikasle talde bat ari da bertan gosaltzen eta haiek artatzen ari da. Baina juxtu egun horretan, Sentarok ustekabeko bisita jasotzen du: Tokue atsoak laguntzaile postua hartu nahi du. Bere aurpegian urte asko dituela antzematen da eta bere eskuak ere zahartuta daude baina, hala ere, Tokuek beti amestu izan du gozodenda batean lan egitearekin eta, hori lortzeko, curriculum gisa bere nagusia izango denak oso gustukoa izango duen leka-ore bat uzten du.

 

Una pasteleria en Tokio (An da bere jatorrizko izenburua) Naomi Kawase zinegile japoniar ospetsuaren azkeneko filma da. Filmak hasieratik utziko ditu agerian hurrengo 113 minututan aurkeztuko dituen ezaugarriak: erritmo geldia, pertsonaien karakterizazio sakona, ipuinaren antzeko kontakizuna eta, batik bat, ikuslea liluratzea lortzen duen giro intimoa.

 

Una pasteleria en Tokio filmak erraztasunez hurbiltzen du ikuslea bere kontakizunera eta, hori lortzeko, Kawase zuzendaria zintzoki oinarritzen da Durian Sukegawa idazlearen eleberrian. Filma ez da negar asko egitekoa baina, era berean, ez da arina; Tokueren historia argi dago egituratuta, handikeriarik gabe, garapen klasikoarekin baina ez gauzak aurreikusteko modukoa, eszena bakoitzak beti duelako zerbait berria eskaintzeko. Pertsonai bakoitza ongi zehaztuta dago, ez dago ezer soberan eta, era berean, ez da ezer faltan botatzen. Kawasek ihes egiten du iragan iluna eta errealitate tristea erakusteko topikoetatik; ez du gauzak oso agerian utzi nahi baina ez du beharrezkoak ez diren azalpenak edo flash-backak eman nahi. Zinegileak ikusten ez denarekin sentsibilizatu nahi du ikuslea bere protagonisten erreakzioak gehiegi azaldu gabe; hori horrela eginez zuzendariak bere filma emozioen uholde bikaina bihurtzea lortzen du.

 

Fotogrametan ageri diren dorayakiak baino gozoagoa, Una pasteleria en Tokio filma oso poliki jan behar den gozokia da, modu horretan bakarrik dasta baititzake ikusleak Kawase zuzendariak bere lanean eskaintzen dituen xehetasun guztiak. Filmaren bukaeran, ikuslea aurpegian belarritik belarrira doan irribarrea duela konturatuko da. (Alvaro Casanova. 2015eko azaroaren 5ean. http://www.cinemaldito.com/una-pasteleria-en-tokio-naomi-kawase.)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak