Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lau zine saio asteburuan, 3 filme eskainiko dira.

Lau zine saio asteburuan, 3 filme eskainiko dira.

2017/10/11 11:40
ZINEA: 12, osteguna: “Selfie”. Zuz.: Victor García Leon. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Jai eguneko saioa. 13, ostirala: “Selfie ". Zuz.: Victor García Leon. 21:30ean Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa. 15, igandea: “Nur eta herensugearen tenplua". 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako.EUSKARAZ. 15, igandea: “Un Reino Unido". Zuz: Amma Asante. 19:30ean Latxartegi Aretoan.Igandeko saioa.

Selfie

FITXA TEKNIKOA

 Jatorrizko izenburua: Selfie. Urtea: 2017. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 89 minutu. Generoa: Comedia. Zuzendaria: Víctor García León. Aktoreak: Santiago Alverú, Macarena Sanz, Javier Caramiñana, Alicia Rubio, Pepe Ocio. Gidoia: Víctor García León. Produkzioa: Jaime Gona, Enrique López-Lavigne eta Víctor García León. Musika: Christian Tosat. Argazkia: Eva Díaz. Muntaketa: Buster Franco.

 Victor Garcia Leon zinegile espainiarrak ezusteko ederra eman zuen film honekin Malagako azkeneko zine-jaialdian eta Kritikaren saria eraman zuen. Horrezaz gain, Epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Espainiako gizartearen zati handi baten satira bihurtzen den astakeria zinikoa den film honekin.

 Selfie filma tonu burlati garratza duen komedia da eta bizitza eta politika ulertzeko bi modu desberdin erakusten dira: gobernuan dagoen Alderdi Popularreko ordezkariarena eta oposizioan dagoen Podemos taldeko ordezkariarena. Baina bata edo bestearen alde egin gabe, Garcia Leon zuzendaria guztion aurka doa hizkuntza ausarta eta politikoki ez-egokia erabiliz.

 Filma fikzio konbentzionala da baina dokumentu faltsu gisa dago filmatuta. Hau da, Bosco historiako protagonistak sarritan kamerari begira hitz egiten du bere egoera pertsonala azaltzeko eta horrek dibertigarriagoa egiten du egoera baina, era berean, nahastu egin dezake ikusle klasikoa.

 Zinea egiteko modu hori ez da berria baina abangoardista da erremakeak erabiltzera eta arrakastatsuak izan diren eleberrietara egokitutako gidoiak erabiltzera ohituta dagoen zinezaleen munduan. Horregatik, ezarritako gidoitik ateratzen denak asko du irabazteko eta Selfie da horren argibide nabarmena. Kontrako zer edo zer esan behar bada zera esango genuke: topiko larregi erabiltzea gehiegizkoa izan daitekeela eta Espainiako gazteen karikatura larregizkoa dela.  

 Argudiora bueltatuz, Boscok ohiko aberaskumea (burgestua) irudikatzen du, luxuzko bizitza eramatera eta lan egitera ohituta ez dagoen gaztea da. Lehen bere atzetik zenbiltzatenek bizkarra ematen diote orain. Une horretatik aurrera, Bosco gobernuz kanpoko erakundeen munduan infiltratzen da, kausa solidarioetan hartzen du parte eta berekin maitemintzen den neska itsu bat engainatzen du, kolpe zorrik jo gabe bizitzen jarraitzeko. Egoera horrek pikareska latindarra islatzen du eta XXI. mendera egokitutako “El lazarillo de Tormes” klasikoa dakarkigu gogora.

 Ondorioz, Selfie lotsagabe baten historia da, lehen bere diruarengatik eta gizarte-mailarengatik gurtzen zutenek abandonatu duten gaztearen historia. Baina ezer baino lehen, filma gizarte-mugimendu berrietan murgildutako gazteen bidez erakusten den Espainiako gizartearen polarizazioa modu nahiko orijinalean islatzen duen komedia satirikoa da. Victor Garcia Leon zinegileak film osoan zehar ezkerrera eta eskuinera banatzen ditu zartakoak, ausarta den eta ikuslearentzako oso dibertigarria den lanean. Oso film ona osatu du eta seguru gaude Selfie filmak debatea sortuko duela zine aretoetatik irtetean.(Miguel Pina. 2017-06-23. www.cineycriticasmarcianas.com/2017/06/selfie.html)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak