Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / 'Legazpi Hiria' sari banaketa

'Legazpi Hiria' sari banaketa

2015/06/11 12:10
'Legazpi Hiria' argazki lehiaketako sari banaketa datorren ostiralean izango da. Kultur Etxean egingo da, 19:00etan; ondoren, erakusketa jarriko da saritutako lanekin.
'Legazpi Hiria' sari banaketa

Handiago ikusteko, klik egin gainean

Aurten ere, estatu mailako 'Legazpi Hiria' argazki lehiaketa antolatu da, Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatuta eta kudeatuta. Eta ostiralean, hilak 12, egingo da sariak banatzeko ekitaldia, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan.

Ondoren, Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, erakusketa irekiko da lan sarituekin eta epaimahaiak aukeratutako lanekin. Erakusketa hori ekainaren 30era bitarte ikusi ahal izango da, 17:30etik 20:30erako ordutegian.

Lehiaketaren XVI. edizio honetara, 139 egileren 546 lan aurkeztu dira. 63 lanek lortu zuten epaimahaikideen azken txanpara iristea, eta honako hauek izan dira irabazleak: 1. saria Enrique Lopez Tapia madrildarrak eraman du, “Profundidad” lanarekin. 2. saria, berriz, Manu Barreirok (Beasain), “Aniesa” lanarekin. Eta 3. saria David Parrak (Bartzelona) “Colour Explosion” lanarekin. Herriko onenaren saria, berriz, Errikarte Agirrek eraman du, “Gingasie tímida” lanarekin.

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez, honako hauek sailkatu ditu epaimahaiak Sariketa horretarako: Asier Garagarza, “The kids and the sea” lanagatik; Manu Barreiro, “Aniesa” lanagatik eta Manuel Cabezas, “Rabia” lanagatik.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak