Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Legazpiko ahotsak ZingiZangon

Legazpiko ahotsak ZingiZangon

2014/12/22 17:29
Gaurtik aurrera, "Legazpi" atalaren barruan "Legazpiko Ahotsak" azpi-atala izango duzue ZingiZangon.
Legazpiko ahotsak ZingiZangon

Besteak beste, Klaudia Ugarteri egin zitzaizkion elkarrizketak

2010. urtean Burdinola elkartearen ekimenez, Legazpiko adineko euskal hiztunen lekukotza jasotzeko asmoz, 32 elkarrizketa grabatu ziren bideoz. Den denak, Mari Paz Arangurenen prestutasuna eta umorea lagun, aste gutxitan egin ziren. Uda zoro haren emaitzak, edizio lanak amaituta, ikusgai daude dagoeneko Ahotsak web-gunean. Lau urte besterik pasa ez diren arren, informatzaile asko joan zaizkigu, eta bertan jasotako kontuek balio berezia hartu dute. Esan daiteke, beldurrik gabe, bilduma hori Legazpiko ondarearen zati bilakatu da. Elkarrizketak eta edizio lanak Badihardugu elkarteko kideek burutu dituzte eta Legazpiko Udalak babestu du egitasmoa.

Ikusi hemen hizlarien zerrendara.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak