Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Goitibera proba 16:00etan hasiko da

Goitibera proba 16:00etan hasiko da

2018/05/03 19:11
Nahiz eta aurrez programan zein kartelean 15:30ean hasiko zela adierazi, larunbatean, maiatzak 5, jokatuko den Goitibera Lasterketa ordu erdi atzeratuko da. Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak adierazi duenez, Trafikok hala adierazita atzeratu behar izan dute probaren hasera.

Denera 43 parte hartzailek eman dute izena Aztiritik jaitsiko den lasterketan, aitortu dute antolatzaileek. Hala ere, parte hartzaileen artean zortzi ibilgailu herritarrenak eta bost emakumezko parte hartzaile ere izango dira. Urrutiko parte hartzaileak ere ikusiko ditugu, Asturiastik datozen bi goitiberekin.

Hiru jaitsiera egingo dira denera Aztirira doan errepideko 8 eta 10 kilometroen tartean. Lehena entrenamenduzkoa izango da eta hurrengo biek irabazlea zein den erabakiko dute.

Antolatzaileek publikoaren parte hartzea egokia izan dadin eskatu dute. Behin lehen goitibera irten dela, ezingo da errepidean zehar ibili.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak