Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lekanazpi eguna

Lekanazpi eguna

2017/09/13 09:40
Lekanazpi elkarteak urriaren 8an Lekanazpi eguna egingo du. Hauxe informazioa:

Lekanazpiren zuzendaritzatik, elkarteko kideon arteko harremana sustatzeko eta elkartea indartzeko asmoz, Lekanazpi Eguna ospatu nahi dugu.

Horrela, urriaren 8an, igandean:
- Goizeko 9:00etan, hiru orduko mendi irteera bat egingo dugu Lekanazpitik Aztiria ingurura, bertakoa delako Lekanazpi izenaren jatorria.
- Ondoren, elkartean bertan bazkide eta senideentzako bazkaria egingo dugu. Bazkaria, 15 € helduentzako eta 8 € umeentzako, 14:30ean izango da.
Izena emateko bi bide egongo dira: Elkartean bertan jarri dugun zerrenda eta elkarteko posta elektronikoan.
Izena emateko epea urriaren 1ean bukatuko da. Izena ematen duenari, kontu korrontetik pasako zaio kargua.
ANIMATU ZAITEZ ETA PARTE HARTU
etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak