Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lekanazpi eguna, igandean

Lekanazpi eguna, igandean

2017/10/04 17:20
Mendi irteera eta bazkaria egingo ditu Lekanazpi elkarteak, igandean, Lekanazpi egunean.

Lekanazpiren zuzendaritzatik, elkarteko kideon arteko harremana sustatzeko eta elkartea indartzeko asmoz, Lekanazpi Eguna ospatu nahi dugu.

Horrela, urriaren 8an, igandean:
- Goizeko 9:00etan, hiru orduko mendi irteera bat egingo dugu Lekanazpitik Aztiria ingurura, bertakoa delako Lekanazpi izenaren jatorria.
- Ondoren, elkartean bertan bazkide eta senideentzako bazkaria egingo dugu. Bazkaria, 15 € helduentzako eta 8 € umeentzako, 14:30ean izango da.
Izena emateko bi bide egongo dira: Elkartean bertan jarri dugun zerrenda eta elkarteko posta elektronikoan.
Izena emateko epea urriaren 1ean bukatuko da. Izena ematen duenari, kontu korrontetik pasako zaio kargua.
ANIMATU ZAITEZ ETA PARTE HARTU
etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak