Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lekanazpi eguna, irailaren 22an

Lekanazpi eguna, irailaren 22an

2018/09/05 11:55
Mendi-irteera eta bazkaria egingo dituzte bazkideek. Hauxe da bazkideei bidalitako oharra:

Kaixo, bazkide:
Elkarteko kideon arteko harremana indartzeko eta elkarteari nolabaiteko bultzada emateko asmoz, aurten ere LEKANAZPI EGUNA antolatzea erabaki du elkarteko zuzendaritzak.

Irailaren 22an izango da, larunbata; eta hauxe da, hain justu, egun horretarako egitaraua:


• 9:00etan, 3 orduko mendi irteera egingo dugu Lekanazpitik Aztiri ingurura, bertakoa delako Lekanazpi izenaren jatorria.


• Ondoren, 14:30 aldera, bazkide, senide eta lagunentzako bazkaria izango dugu, elkartean bertan. Helduek 15 € ordaindu beharko dute eta haurrek 8 €. Oihane Gurrutxaga eta Uxue Untzilla trikitilariek alaituko dute bazkaria.


Izena emateko bi bide daude: batetik, elkartean bertan jarri dugun zerrendan nork bere izena idatzita, eta, bestetik, lotura honetako galdetegia https://labur.eus/x8V3S beteta. Izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da. Eta izena ematen duten guztiei kontutik pasako zaie kargua.


ANIMATU ETA PARTE HARTU! Ea denon artean LEKANAZPI EGUN ederra igarotzen dugun!

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak