Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Maddalen Iriarterekin solasean

Maddalen Iriarterekin solasean

2018/12/02 13:48
EH Bilduk antolatuta, ostiralean, Maddalen Iriarte politikaria izan zen Legazpin. Antolatzaileek kronika labur bat eta argazkia bidali dizkigute.
Maddalen Iriarterekin solasean

Maddalen Iriarteren hitzaldia, Aitxurin

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkide eta EITBko kazetari ohiak hitzaldia eskaini zuen ostiralean Aitxuri Jatetxeko jangela nagusian. Jangelako aulki guztiak entzulez bete ziren eta zenbaitek zutik jarraitu behar izan zituzten Maddalen Iriarteren hitzak.

Gai asko landu zituen Iriartek Joseba Barandiaran ekonomialariak eta Nekane Gonzalez kazetari legazpiarrak gidatuta. EAErako estatutu berriaren nondik norakoak, Kataluniako egoera, aurrekontuen inguruan indarrean dituzten negoziazioak, Osakidetza afera, pentsio proposamena eta maila pertsonalagoan, kazetaritzatik politikara egindako jauzia nolakoa izan den azaldu zituen.

Entzuleen galderei erantzunez, gaineratu zuen nazioa izatea ez dugula lortuko nazio bat garela esanez, herri gisa, nazio gisa jardunez baizik. Zentzu honetan pentsionisten borroka adibide eredugarritzat jarri zuen.

etiketak:
Unai
Unai dio:
2018/12/02 22:12
Oso solasaldi ona. Maddalen lehendakari.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak