Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Marrazketa eta Pinturarako matrikulazioa

Marrazketa eta Pinturarako matrikulazioa

2018/06/05 08:00
Ekainaren 29rarte egin ahal izango da Kultur Etxeko Harreran datorren ikasturterako matrikula. Hauxe da Kultura Sailak bidalitako oharra:

2018-2019 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea

Ekainaren 4tik 29ra. Gutxieneko adina 6 urte izango dira.

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2018-2019 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 4ean irekiko da.

Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 29a baino lehen.

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak