Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Martxan dira berriz ere "Luzaideko Inauteriak" Konpartsarako entseguak.

Martxan dira berriz ere "Luzaideko Inauteriak" Konpartsarako entseguak.

2016/01/11 16:47
Gabonetako etenaren ondoren, larunbatean abiatu ziren berriz ere Inauteri Igandean kaleratuko den konpartsa honetarako entseguak. Saioak astearteetan 20:15ean eta larunbatetan 17.00etan izaten dira Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan. Inauteriak gustoko badituzu, baina dantzatzea ez, figuranteak ere behar direnez, zuk ere baduzu tokia.

Bizi itzazu inauteriak barru barrutik, familian, lagun artean, koadrilan,... Haur, gazte zein helduek dute tokia. Herritar guztiei dago irekita, ondo pasatzeko gogoa baino ez da behar.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak