Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Memoria eraikitzen

Memoria eraikitzen

2017/11/09 19:52
Zine zikloa antolatu du Bizikidetza Mahaiak. Hauxe Udalak bidalitako oharra:

IN DIALOGUE

2016. Zuzendaria/ Director: Xuban Intxausti. Prod: Mediapro, DSS2016. 68´

SINOPSIA

Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, aspaldi ekin zion jatorri, maila sozial eta ekonomiko, pentsaera politiko diferente edota oro har izaera ezberdineko pertsonen arteko topaketak antolatzeari. Elkarrizketa sokratikoaren bere metodoa Espainian eta Hego Amerikan egiaztatu eta gero, Ipar Irlandara jo du, eta mahai beraren inguruan bildu ditu IRAko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

GLENCREE

2013. Zuzendaria/Directora: Maite Ibañez. Prod: K 2000, S.A.U ETB. 54´

SINOPSIA

Dokumental honek 2007an abian jarritako ekimen baten historia kontatzen digu. Urte hartan, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak deituta, Euskadiko biktima desberdinez osatutako talde bat elkartu zen, lehenengo aldiz. Esperientziak lau urte eta erdi iraun zuen, isilpean, eta hogeita hamar pertsona inguruk hartu zuten parte bertan. Dokumentalak biktima horietako batzuen lekukotzak jasotzen ditu, baita proiektuaren arduradunenak eta talde teknikoarenak ere. Kontakizuna 2012an amaitzen da, parte hartzaileek ondorioak dokumentu bateratu batean aurkeztu zituenean, jendaurrean

etiketak:
Axular
Axular dio:
2017/11/10 16:21
Ekimen interesgarria ematen du. Hala ere, espero erretorika hutsa ez izatea... "giza eskubideak hautsi ditzazkeen edozein mehatxuri sendo egingo diogu aurre" benetan? Momentu honetan giza eskubideen urraketen erantzulea bat eta bakarra da: espainiar estatua. Bateragarria da horrelako aldarrikapenak egitea Katalunian estatu kolpe bat eman eta 155.artikulua babesten dutenekin akordioak egitearekin? Erabakitzeko eskubidea ukatu eta demokrazia onartzen ez dutenekin? Euskal preso eta haien senideen eskubideak egunero urratzen dituztenekin?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak