Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Mintzalaguna: 2016-2017 ikasturtearen hasiera

Mintzalaguna: 2016-2017 ikasturtearen hasiera

2016/09/21 16:38
Aurten ere, dozenaka legazpiar mintzalagun euskaraz ariko dira astea joan astea etorri. Mintzalagun taldeak antolatzeko bilera egingo dute Kultur Etxean, irailaren 28an, 19:00etan. Euskara hobetu nahi edo hobetzen lagundu nahi duten guztiak daude gonbidatuta.
Mintzalaguna: 2016-2017 ikasturtearen hasiera

Iazko irteera, Plaiaundira eta Albaolara egin zuten mintzalagunek

Mintzalagun taldeetan euskaraz jarduteko erraztasuna dutenak eta hitz egiteko aukera gutxiago daukatenak elkartzen dira. Normalean, astero egiten dute hitzorduren bat euren zaletasunen baten inguruan: kafea hartu, paseatu, ekitaldiren batera joan...

Ikasturte bukaeran, mintzaturismoa egiteko aukera ere eskaintzen da eta, horretarako, talde guztiak elkartzen dira. Horrez gain, urte bukaeran hitzaldi edo antzerkiren bat ere antolatzen da denek goza dezaten.

Esan bezala, parte hartu nahi duenak irailaren 28an, 19:00etan, Kultur Etxera azaldu baino ez du egin behar eta talderen bat egokituko litzaioke bere nahi eta ordutegien arabera.

Kultur Etxeko bilerara joan ezin denak euskaltegira dei dezake informazioa jaso eta taldeen berri izateko.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak