Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Mugikortasun planaren eguneratzea

Mugikortasun planaren eguneratzea

2017/02/17 08:55
Legazpiren Mugikortasun Plana eguneratzeko asmoz, zabalik da herritarrek inkesta betetzeko epea. Hauxe da Udalaren prentsa-oharra:
Mugikortasun planaren eguneratzea

(Legazpiko Udala)

Legazpiren Mugikortasun Planaren Eguneratzea. Zabalik da herritarrek inkesta betetzeko epea

Inkestak bi atal ditu: lehenengoa mugikortasun ohiturei buruzko da eta bigarrenak herritarren asebetetze maila jasotzen du

Legazpiko Mugikortasun Planaren Eguneratze prozesuaren Diagnostiko fasean Inkesta bidezko informazio bilketa egitea aurreikusten du. Garrantzia handia duen erreminta honen bidez   Legazpiko biztanleriaren eguneroko joan etorriei buruzko informazio zehatza eskuratzea bilatzen du Udalak. 

Inkestaren helburua da, baita ere,  herritarrek beren egunerokotasunean,  oinez, autoz, bizikletaz edo garraio publikoz egiten dituzten lekualdatzeetan, ikusten dituzten oztopo, hesi eta arazoen inbentariatzea egitea.

Galdetegiak aukera paregabea eskaintzen dio herritarrari mugikortasunari buruzko bere ikuspuntua eta zerbitzuei buruzko bere balorazioa Udalari helarazteko.

Era berean, eta Udalaren ikuspuntutik, Mugikortasun Plan berriaren bidez etorkizunean hobekuntza neurriak ezartzeko informazio oinarri ezin hobea izango da.

Inkesta betetzeko Udalaren webgunera sartu eta inkestarako sarbidea adierazitako lekura joan baizik ez da egin behar. Inkesta erraz betetzeko moduan moldatuta dago eta, beti presati dabiltzanengan pentsatuta, bitan zatituta dago. Era horretara, bi une desberdinetan webean sartuz inkesta bere osoan betetzeko aukera badago

Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu beren denboraren zatitxo bat zeregin honetan erabil dezaten.  Ordenagailu bakoitzetik bete daitekeen inkesta kopuruari dagokionean mugarik ez dagoenez, familia bakoitzean adin desberdineko kide desberdinek inkesta betetzeko aukera dute.

Inkestaren zabalkundea indartzeko Udala herriko elkarte antolatuekin harremanetan ipini da, inkesta euren kideen artean zabal dezaten. Horretarako, mailez birbidal dezaketen inkestarako sarbide zuzena ematen duen esteka bat bidaliko zaie.

Udalerriaren mugikortasun orokorra aztertzeaz gain, udalak Legazpiko industrialdeetako mugikortasunak dituen ezaugarri eta arazo propioak jaso nahi izan ditu. Helburu horrekin industria guneetako langileentzako propio diseinatutako inkesta bat prestatu du. Inkesta hori herriko industria lantegi nagusietara bidaliko da aurki.

Inkestak online betetzeko aukerarik ez dutenek (herritar nahiz industrietako langile izan) Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan dagoen gunea erabili ahal izango dute horretarako.  Horrez gain, otsailaren 20tik aurrera inkestak paperean ere eskuragarri egongo dira. Kasu horretan, inkesta bete ondoren Herritarren Arreta Zerbitzuan entregatu beharko da.

Inkestak martxoak 5 bitarte (egun hori barne) erantzun ahal izango dira .

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak