Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Musika eta Arte Eszenikoak zikloaren hasiera: Balleta DVDan

Musika eta Arte Eszenikoak zikloaren hasiera: Balleta DVDan

2018/10/04 17:20
Urriaren 10ean, asteazkena, 18:30ean “Giselle”ren emanaldiarekin abiatuko da denboraldi berria. Aurtengoan ere, hilabetez hilabete generoz aldatzen joango gara, eta eskainiko den lanaren iraupenaren arabera, saio bakarra edo bi egingo dira hileko, beti ere gaztelerazko azpitituluekin. Ohi bezala gainera, hileko emanaldiaren berri zehatza eskaintzen duen liburuxka jarriko da ikus-entzulearen eskura, elebitan.

Denboraldiko lehen lan hau

erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulana dugu.

Musika: Adolphe Adam;

koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta

libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier.

Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta

dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da,

bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari

bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena

erabiltzeari dagokienez.

 Eskainiko den bertsioa

Amsterdameko Dutch National Balletak dantzatua izango da,

eta musika

Boriz Gruzinek zuzenduriko Hollan Symfoniak jarriko du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak