Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Nerabe Zerbitzuaren balantzea

Nerabe Zerbitzuaren balantzea

2017/07/21 13:36
Nerabe eta Gurasoen parte-hartze handia izan da Nerabeentzako Zerbitzuan. Hauxe Gazteria eta Hezkuntza Sailak bidalitako oharra:
Nerabe Zerbitzuaren balantzea

Nerabe Zerbitzuko zenbait parte-hartzaile (Legazpiko Udala)

Nerabe eta Gurasoen parte-hartze handia Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaile-taldeak aukera anitzeko udako balantzea egin du.

“Zerbitzuaren ibilbidean etorrera gehien izandako uda dugu aurtengoa”. Horrela aipatu dute aurtengo uda bertako hezitzaileek. Eta ez da gutxirako, programatutako 10 ekintzetatik 9 ekintzak gauzatu dira, parte-hartze handiarekin.

Nerabeentzako Zerbitzuak (NZ) aukera anitzak eskaintzen ditu, bai opor garaietan antolatzen diren ekintza bereziekin bai ohiko dinamikarekin ere, non nerabeak Zerbitzuaren arretaz arduratzen diren hezitzaileen bide-laguntzaren bila joaten diren.

Beste urtetan bezala, herriko bi ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 6. maila egin duten erabiltzaile berriei harrera egin die Zerbitzuak. Harrera hori ekintza gidatua da eta bertan Legazpiko Udalak eskaintzen dien aukera giza-hezitzailea ezagutzera ematen zaie.
Eskola-ordutan datoz irakasleekin, horrela Udalak ziur daki  Legazpiko nerabe guztiek behin behintzat Gazte-txokoan izan direla. Aurten zehazki, ekainaren 14an 70 gazte izan ziren, beraien zalantza guztiak argitzen.

Horrela ere, ekainaren 22ra aurreratu zen erabiltzaile berrien gurasoentzat antolatutako Zerbitzuaren aurkezpena, hau da, Ate Irekien Eguna. Guztira 44 pertsona gerturatu ziren.

Bestaldetik, urte guztietan lehenengo aldiz, NZk ekintza bat antolatu zuen hezitzaile taldea ezagutzeko eta gazteen eta hezitzaileen arteko harremana errazteko eta sortzeko. Horrela ekainaren 29an 48 lagunek, erabiltzaile berriak denak, ekipamenduan, hau da Gazte-txokoan antolatutako gaubela batean hartu zuten parte.

Bestelako ekintzak

Udako beste ekintza erakargarrienetako bat izan da uztailaren 11tik 13ra bitartean 33 nerabeek Madrilera egin zuten irteera.  Jolas-parkean primeran ibili ziren eta hiriburuko bisita turistiko bat ere egin zuten.

Irteera horren xehetasunak finkatzeko bilera ezberdinak egin ziren, bai bertaratuko zirenekin baita haien gurasoekin ere. Lehenengo bilerara 18 gazte gerturatu ziren, bigarrenera berriz,  25 guraso.

Joan den ekainaren 17an 15-18 proiektuan parte hartzen ari diren 9 pertsonako talde batek berezko Merkatu Txikia antolatu zuen, Nerabeentzako Zerbitzuaren ibilbidearen amaieran egingo duten irteera finantzatu ahal izateko.

Bestaldetik, PS4-Play Station 4arekin jolasteko antolatu zen FIFA txapelketan 70 lagun elkartu ziren. Uztailaren 21ean agur-bazkaria egingo dute, oraindik Legazpitik dabiltzan gazteekin eta ekintzan parte hartzeko interesa agertu dutenekin.

Horrela aurten programatutako ekintzetatik, bakar batean soilik ez da erantzunik jaso. Hori Donostiara antolatutako txangoa izan da, aurretik nerabe batzuk proposatu zutena eta eguna hondartzan emateko helburu zuena.

Ekainaren azken astetik aurrera, Zerbitzua goizez eskaintzen da, 11.00etatik 13.30era. Ohiko dinamika eskaini den egunetan ere nobedadeak txertatu dituzte. Ekainaren 28an eta uztailaren 4an eta 6an, gosari osasuntsuak egin ziren, gazteak gosaltzeko garrantziaz ohartzeko eta eguna indarberrituta hasteko elikagaiak zeintzuk diren ezagutzera emateko. Hiru egun horietan zehar bereziki, Gazte-txokoan bataz beste 50 nerabe elkartu dira.

Udal zerbitzua

Gaur egungo Nerabeentzako Zerbitzuak 2004. urtean jarri zen martxan eta etekin handia ateratzen ari zaio zerbitzuari. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatutako hobekuntza-prozesu batean murgilduta dago. «Udalak 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei eskainitako zerbitzua da, horren bitartez beraien aisialdiaz gozatzeko aukera dute, ekimen ezberdinetan parte hartuz, herriko ohiturak bultzatuz, bizipenak partekatuz, ...», gogorarazten dute udal Gazteria eta Hezkuntza zerbitzutik. «12 eta 16 urte bitarteko nerabeek Gazte-txokoan erreferentzia-lekua bilatzen dute, beraien lagunekin, beraien adinekoekin eta baita herriko beste nerabeekin egoteko eta elkartzeko ere», aipatzen dute. «15 eta 18 urte bitarteko nerabeekin berriz, Gazte-txokotik hareago doan beste proiektu batekin aritzen gara lanean», adierazten dute.

Zerbitzuaren eguneroko dinamikaren ardura duten pertsonek Gizarte Hezkuntza graduatuak dira. Gizarte hezitzaile hauek dira nerabezaroko etapa honetan beraien bide-laguntza eta akonpainamendua eskaintzen dutenak, bai ekipamenduan, hau da, Gazte-txokoan bertan, baina baita kalean eta Gizarte sareetan ere.

Udako azken txanpan, merezitako oporrak hartu aurretik, ostiralean uztailaren 21ean Zerbitzuan agur eguna izango da eta aipatutako agur-bazkaria izango dute. Pilak kargatuta, datorren irailaren 5ean, asteartean, lan taldeak berriko ekingo dio lanari.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak