Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ni bai ergela!

Ni bai ergela!

2018/06/20 08:47
Hauxe da Xegun Altolagirreren gaurko ipuina:

Zer dela eta ariko da hainbeste luzatzen kontu hau? Kale nazkagarri hori goitik behera arakatzen dut… nire plana zapuztu dezakeen norbaiten bila. Inor ere ez. Jakina ezetz. Ergela beharko luke goizeko hiruetan kale nazkagarri honetan ibiltzeko! Hiltzea nahiko luke edo nire moduko galtzaile bat izan beharko luke. Makurtu egiten naiz. Ikusezin bihurtu. Kalearekin bat egin. Bidearen beste aldean Joanes ikusi dezaket nik egiten ditudan gauza berdinak egiten. Ezkutatuta. Ondo ari da. Ez pentsa erraza denik. Benetako gaizkile bat dirudi. Larru itxurako eskai merkeko txupa, tatuajeek onddoak balira bezala lepoan gora egiten diote eta hain da lerdoa ez duela buru-berokia kendu nahi inguruan inor ez badabil ere. Espero dut arnasa hartzeko zailtasunik ez izatea, itoko da bestela.

Osorik irakurri: http://xegun.eus/ni-bai-ergela/

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak