Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ohikoa ez izateagatik 367 etxebizitzei %50eko errekargua

Ohikoa ez izateagatik 367 etxebizitzei %50eko errekargua

2016/02/08 10:16
Udalak “jabearen ohiko etxebizitza ez izateagatik” Ondasun Higiezinen zergan %50eko errekargoa indartuko du. Horretarako 2016ko urtarrilaren 1eko biztanle errolda egoera aintzat hartu da.

Otsailaren 3ko aldizkari ofizialean 2016/37 Alkatetzaren Dekretua argitaratu da; dekretu honen bidez behin behineko errolda osatzen duten etxebizitzak izendatu dira eta alegazio epeari hasera ematen zaio.

Aipatu behin behineko errolda osatzen duten etxebizitza kopurua, 367koa da.

OHZko Ordenantza Fiskalaren 3. Artikuluak dionaren arabera, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:

a)    Udalaren, haren erakunde autonomoen, empresa erakunde publikoen eta capital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzak.

b)    Zerga honetan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.

c)    Ostatatze, ostatu, hostal, alokairua jarduerei atxikitakoak.

d)    Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzegoa. Salbueste hau ez da aplikatuko erabilera laga baldin bada, salbu eta jarduera badela egiaztatu bada, eta odolkidetzasuneko nahiz adopzioko lehen mailako ahaidetasun harremana baldin badago zergaren subjetu pasiboaren eta onsasunaren lagapenaren onuradunaren artean.

e)    Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak. Era berean, errekargutik salbuetsita izango dira ondorengo arrazoi hautako batengatik beste etxebizitza batera aldatu beharrean diren pertsonen titulartasuneko etxebizitzak: Mendekotasun egoeran egoteagatik; edo hura eta haren ezkontidea, 2/2003 Legeak (2003ko maiatzaren 7ko legea, izatezko bikoteak arautzen dituena) jarritako moduan eratutako izatezko bikoteko kidea, edota odolkidetasunezko, ezkontzazko nahiz adopziozko ahaidea (hirugarren mailako ahaidetasuneraino) artatzeagatik.

f)     Herentziaz jaso direnak. Kasu honetan, salbuespena, bi urteko epealdia izango du, kausatzailearen heriotzaren datatik hasita.

g)    Antolamendutik kanpo daudenak, hirigintzako kudeaketaren mende daudenak edo erortzeko arriskuan daudenak (aurri-egoera).

h)    Etxebizitzako erabilera nekazaritzako eta abeltzaintzako beste erabilera batzuekin batera ematen denean eta eremu ez hiritarretan edo hirigune gisa kalifikatuko ez diren eremuetan daudenak.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak