Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ohikoa ez izateagatik 440 etxebizitzei %50eko errekargua

Ohikoa ez izateagatik 440 etxebizitzei %50eko errekargua

2018/02/16 12:16
Alegazioak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 15ean amaituko da

Udalak “jabearen ohiko etxebizitza ez izateagatik” Ondasun Higiezinen zergan %50eko errekargoa indartuko du.

Otsailaren 13an, 2018-00078 Alkatetza Dekretuaren bitartez, gainkarga jasango duten etxebizitzen titular zergadunen haserako zerrenda onartu da.

Behin behineko zerrenda osatzen duten etxebizitza kopurua, 440koa da.

Gainkarga jasoko duen etxebizitzaren titularrek, bidezkoak deritzoten alegazioak aurkezteko aukera dute. Alegazioak aurkeztu behar zaizkion organoa: Alkatetza. Alegazioak aurkezteko tokia: Udaletxean kokatzen den Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ). Alegazioak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 15ean amaituko da.

OHZko Ordenantza Fiskalaren 13.2. Artikuluak dionaren arabera, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:

a) Udalaren, haren erakunde autonomoen, enpresa erakunde publikoen eta kapital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzak.

b) Zerga honetan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.

c) Ostatatze, ostatu, hostal, alokairu… jarduerei atxikitakoak.

d) Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzeagoa. Salbueste hau ez da aplikatuko erabilera laga baldin bada, salbu eta jarduera badela egiaztatu bada, eta odolkidetasuneko nahiz adopzioko lehen mailako ahaidetasun harremana baldin badago zergaren subjektu pasiboaren eta osasunaren lagapenaren onuradunaren artean.

e) Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak. Era berean, errekargutik salbuetsita izango dira ondorengo arrazoi hautako batengatik beste etxebizitza batera aldatu beharrean diren pertsonen titulartasuneko etxebizitzak: mendekotasun egoeran egoteagatik; edo hura eta haren ezkontidea, 2/2003 Legeak (2003ko maiatzaren 7ko legea, izatezko bikoteak arautzen dituena) jarritako moduan eratutako izatezko bikoteko kidea, edota odolkidetasunezko, ezkontzazko nahiz adopziozko ahaidea (hirugarren mailako ahaidetasuneraino) artatzeagatik.

f) Herentziaz jaso direnak. Kasu honetan, salbuespena, bi urteko epealdia izango du, kausatzailearen heriotzaren datatik hasita.

g) Antolamenduz kanpo daudenak, Hirigintza kudeaketara lotuak, erortzeko zorian aitortuak (ruina), edo gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituenak.

h) Etxebizitzako erabilera nekazaritzako eta abeltzaintzako beste erabilera batzuekin batera ematen denean eta eremu ez hiritarretan edo hirigune gisa kalifikatuko ez diren eremuetan daudenak.

i) Zerga ordaindu behar denaren aurreko urteko azkeneko hiruhilekoan eskualdatu direnak eta erroldatzeko izapidea zerga ordaindu behar den urteko lehenengo hiruhilekoan egin denean.

Onarturiko hasera zerrenda interesatuen esku Udaletxeko Kontuhartzailetzako bulegoetan izango da.

Jendaurrean agerian HILABETE BAT izango da, Alkatetza Dekretua sinatu zen egunetik zenbatuta.

Zerga informazioak eskatzen duen konfidentzialtasun betebeharra jarraituz, haserako zerrendako datuen informazioa soilik zergadunei edo bere ordezkariei emango zaie.

etiketak:
Ezkerreko politika zelakoan
Ezkerreko politika zelakoan dio:
2018/02/16 13:29
Ezkerreko politika Koldotxirringak egiten ala?

hau den/k hau.
Joseba
Joseba dio:
2018/02/17 20:08
440 etxebizitza Legazpin, jabea bertan bizi ez delarik... ez dut uste 2. etxebizitza gisa erositakorik egongo denik, ezta? Zer pentsa ematen du. Eta bitartean, Goierrin populazio gehien galdu duen herria da.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak