Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "On Egiñaren Obaria" dokumentala

"On Egiñaren Obaria" dokumentala

2017/11/13 19:07
Saletxeren liburuaren izenburua jarri diote sendabelarrei buruzko dokumental bati. Larunbatean aurkeztuko dute, Beasaingo Arriaran auzoan.
"On Egiñaren Obaria" dokumentala

Klik egin gainean

Martin Ugarte "Saletxe" idazleak "On Egiñaren Obaria" liburua idatzi zuen, Zabaleta baserrian jaiotako "Arriantxo" petrikiloari buruz. Jose Francisco Arsuaga Oiarbide "Arriantxo", XIX. mendean, petrikilo oso ezaguna izan zen inguruan. Aita Beasaingo Arriarango auzokoa zuen eta, hori dela eta, "Arriantxo" deitzen zuten.

Arriarango Intxaurpe elkarteak bultzatuta, HUHEZIko zenbait ikaslek sendabelarrei buruzko dokumentala egin dute. Bertan, besteak beste, Arriantxoren ondorengoak ageri dira sendabelarrei buruz eta Arriantxori buruz hizketan. Izenburua ere Saletxeren liburutik hartu dute.

Dokumentala, larunbatean, aurkeztuko dute, Arriarango Intxaurpe elkartean.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak