Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Organo-kontzertua azaroaren 20an

Organo-kontzertua azaroaren 20an

2016/11/14 17:58
Organo kontzertua izango da, azaroarean 20an, Azaroan Musika Zikloaren barnean, elizan. Gerardo Rifon organo-jolearen berri eta programa bidali digu Kultura Sailak.

Gerardo Rifón
Donostian jaio zen, 1962.urtean. “Mariaren Bihotza” ikastetxean, musika ikasten hasi zen eta bertako Eskolanian parte hartu zuen, Aita Sierra organista eta musikalari oso aditua zenarekin.

Donostiako kontserbatorioan, musikari zegozkion ikasketa musikalak jarraitu eta Baionakoan bukatu egin zituen. Mme Bernardette Carrau irakaslearekin, hain zuzen. 1995. urtean “Medaille d’Or” lortu zuen Baionan, Tribunaleko parte-hartzaile guztien adostasunez.

1980.urtetik Donostiako San Ignacio elizak duen , E.F.Walcker órgano istorikoan titularra da. Bai bakarlari bezala, baita zenbait abesbatz askorekin ere, kontzierto askotan parte hartu izan du.

Gaur egun, Donostiako Orfeoiarekin lotura handia du eta oso leku berezi askotan organojole gixa lan egin du: Escorial Monastegian, Wiesbaden Katedralean, Madrilgo Jauregian...

Azaroaren 20ko programa:
1. "Trumpet Voluntary" J. Bennett (1735-1784)
2. Kontzertuaren "Andante" organo eta orkestrarako, Op. 4 nº 1 G.F. Haendel (1685-1759)
3. Preludio eta fuga, re minorrean, BWV 539 J.S. Bach (1685-1750)
4. Toccata eta fuga re minorrean, BWV 565 J.S. Bach
5. "Suite organorako" Op. 166 J.Latzelsberger (1849-1914)
a) Andante
b) Fest-Präludium
c) Adagio religioso
d) Scherzo
6. "Carillon de Westminster" (24 Pièces de fantaisie ) Louis Vierne (1870-1937)

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak