Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ostegun gizeneko kalejira

Ostegun gizeneko kalejira

2017/02/17 17:39
Otsailaren 23an, ostegun gizen, 17:30ean kalejira egingo du Doinua Musika Eskolak, Musika Eskolatik abiatuta
Ostegun gizeneko kalejira

Handiago ikusteko, klik egin

Hauxe da oharra:

Datorren otsailaren 23an “Ostegun Gizena” ospatzen denez, arratsaldeko 17:30ean kalejiran aterako gara herriko kaleetan zehar Musika Eskolatik irteera emanez.   Bertan, Musika eta Mugimenduko ikasleek (5-6-7 urte) parte hartuko dute gehienbat, Doinua Gazte Band, haizezko musika tresnetako-, perkusiozko- eta trikitixa-panderoko ikasleekin batera.    
Hala ere, Doinua Musika Eskolako gainerako ikasleek ere parte hartu ahal izango dute, guztiak MOZORROTUTA etor daitezkeelarik. Ekintza honetan parte hartu nahi izanez gero, 17:15ean elkartuko gara Musika Eskolan.  
Kalejira arratsaldeko 18:15ak aldera amaitzea aurreikusten dugu, Musika Eskolan bertan.  
EGURALDI TXARRA EGINGO BALU, AZOKA GUNEAN ELKARTUKO GERA 17:15EAN

Bestaldetik, gogorarazten dizuegu 17:15etik 19:00etara bitartean eskolak bertan behera geratuko direla.
Animatuuuu!!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak