Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ostiraleko pilota-partidak

Ostiraleko pilota-partidak

2016/10/17 16:15
Pilota eskolak ostiraleko partidaren berri bidali digu. Hona hemen:
Ostiraleko pilota-partidak

Handiago ikusteko, klik egin gainean

Hurrengo ostiralean, hilak 21, pilota jaialdi berezi bat jokatuko da Urbeltz pilotalekuan. Jaialdia 22:00etan hasiko da eta bertan Legazpiko pilota eskolako gazteak, herriko pilotarien arteko lehia eta profesionalen lehen mailan ibilitako pilotarien partidu bat ikusteko aukera egongo da. Hauek dira jokatuko diren partiduak:

  1. Pilota eskolako gaztetxoen partida (16 tantotara): Beñat Perez-Iñigo Gomez vs Danel Aizpurua-Oier Alzelai.
  2. Legazpi vs Urretxu/Zumárraga desafioa (18 tantotara): matxin lehengusuak vs Otxoa-Xota
  3. Mikel Goñi-Pascual vs Aritz Lasa-Otxandorena (22tantotara)

Sarrerak 5 eurotan izango dira eta salgai daude iada Legazpiko Urbeltz eta Urretxuko Apatxe tabernetan.

Jende guztia animatzen dugu jaialdi berezi eta ikusgarri hau ikustera

Eskerrik asko danagatik

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak