Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ostiraleko pilota-txapelketa dela eta

Ostiraleko pilota-txapelketa dela eta

2016/09/21 11:02
Pilota Eskolako Unai Olaizolak honako oharra bidali digu, datorren ostiraleko pilota-txapelketa dela eta.

Kaixo,

Ostegun edo ostiraleko kronikan ohar bat jarri nahi genuke ostiralean Legazpin jokatuko diren Bankoa-Dv txapelketako partiduei buruz.

Txapelketa hau afizionatu mailan dagoen garrantzitsuena da eta azken urteetako txapeldun asko profesionaletara pasa dira: Irribarria, Altuna, Artola, Erostarbe,…

Txapelketa honetan momentuko punta puntako promesa eta afizionatuak ibiltzen dira eta Euskal Herri eta kanpoko herritan jokatzen dira jaialdiak eta azken urteetan Legazpin urtero izaten dugu Txapelketako jaialdiren bat, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolaren eskutik.

Ostiral honetan jokatu den jaialdiaren kartela bidaltzen dizuet eta hau bestelako infornazioa:

●Jaialdia 22:00etan hasiko da eta pilotalekuko ateak 21:15ean irekiko dira

sarrera doan izango da

●pilota eskolaren aldeko errifa bat egongo da ohikoa den bezela

Pilota eskolatik jende guztia animatu nahi dugu ikuskizunaz gozatzera!

Eskerrik asko danagatik,

Unai Olaizola

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak