Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Otsailaren 22tik aurrera alkatearekin Skype bidez

Otsailaren 22tik aurrera alkatearekin Skype bidez

2016/02/18 15:36
Datorren otsailaren 22tik aurrera komunikazio-kanal berri bat jarriko da martxan herritarrek alkatearekin hitz egiteko aukera izan dezaten.

Egungo sare sozialek herritarrekin harremanetan egoteko komunikazio-kanalak osatzen dutela uste du Udalak.

Horregatik eta herritarrei arreta egokia, erraza, azkarra eta hurbilekoa eskaintzeko asmoarekin, legazpiarrekin zuzenean egoteko komunikazio-kanalak zabaltzea erabaki dugu.

Beraz, otsailaren 22tik aurrera, astelehenero 16:00etatik 18:00etara legazpiarrak Koldobike Olabide alkate andrearekin jarri ahal izango dira harremanetan Skype bidez.

Alkatetzarekin harremanetan jartzeko Skype erabiltzaileen artean honakoa bilatu behar da: “Legazpiko Udala Alkatetza”.

Gaur egun, ostegun goizetan eskaintzen die alkateak arreta-zerbitzua herritarrei –beste obligaziorik ez duenean− eta komunikazio-kanal berri honek zerbitzu hori osatzera dator.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak