Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Parte hartze bidezko aurrekontuak

Parte hartze bidezko aurrekontuak

2017/09/05 17:05
Legazpiarrek erabakiko dute 2018ko urtean inbertsioak egiteko dauden 300.000 € zertan erabiliko diren. Hauxe da Udalaren oharra:

Legazpiarrek erabakiko dute 2018ko urtean inbertsioak egiteko dauden 300.000 € zertan erabiliko diren.

Parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko iaz hasi ginen dinamikarekin jarraituz, 2018ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

Horretarako, datorren irailaren 6an hasi eta irailaren 25era arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

Iazko parte hartze prozesuan aukeratu ez ziren 5 proiektuak zuzenean pasatuko dira aurtengo bozketara eta, beraz, ez dira berriro aurkeztu beharko. Hauek dira zuzenean bozketara eramango diren proiektuak: 1) Juanastegiko parkean pertsona helduek ariketak egiteko tresnak eta komun publikoa egokitzea, 2) San Juan auzoko haurreskolaren ingurua hobetzea, 3) San Ignazio auzoan Muru Berriko espaloiak zabaltzea, 4) Juanastegi kaleko bidegorriaren ibilbidea aldatzea, eta 5. proiektua, Santikutz 17-19 atzealdeko aparkalekua asfaltatzeko proiektua, 2017an egin da eta, beraz, ez da bozketan sartuko.

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamena aurkeztera animatu nahi zaitugu. Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko dendetan erabiliko den 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da.

Lagundu gure udalerria hobetzen!

Udalaren aurkezpena

etiketak: ,
Legazpiko kirolaria: Instalazio berriak eta daudenen mantenimenduaren behar ikaragarria
Legazpiko kirolaria: Instalazio berriak eta daudenen mantenimenduaren behar ikaragarria dio:
2017/09/06 14:41
Itoginak ea behingoz konpontzen gai diren. Urbektz-en kasuan pilotalekuaren sorrerakin batera itoginak hasi ziren. Aretoaren jarraituz, bertan jokatzea oso arriskutsua da dauden itoginak areagotzen ari dira eta. Grada bera ere, jokatzen ari zauden bitartean gradako harrien aurka jotzeko probabilitatea nahiko handia da.

Emakumea kirol munduan sartzen ari den moduan dauden instalazioak hobetu beharko lirateke eta era berean beste batzuen sorrera bultzatu beharko genuke, izan ere inoiz baino kirolari gehiago dago herrian.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak