Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak

Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak

2018/10/03 11:58
Buztintegik asteleheneko elkarretaratzean irakurritako agiria bidali digu. Hona hemen:
Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak

Irailaren 17ko elkarretaratzea (Luis Mari Murua)

ELKARRETARATZEA 2018-10-1

Komunikabideak diotenaren arabera Toledoko Hitzarmenean, pentsioak KPIren kopuruan igotzeko oinarrizko akordio batetara iritxi dira baina  hazkunde indizea edo antzeko zerbait kontutan eduki beharko litzakela gehituz.

Hori dela eta zenbait gogoeta egin nahi ditugu:

1 – Lehendabizi argitu, berriro ere, eskeintzen digutena egiten ari geran mobilizazioei esker dela.

2 – Ez gara fio, hazkunde indizea zertan zehazten duten ikusten ez dugun arte, ez dakigu zein izango den igoera. Gure eskakizuna argia da: pentsioen eros ahalmena zihurtatu behar digute.

3 – Ezta ezer esan pentsioa oinarrizko eskubidea izanik Konstituzioan jaso behar delari buruz.

Egia da zerbait mugitu direla, baino egia da baita ere eskatzen ditugunetatik oso urruti daudela.

Mobilizapenekin jarraitu egin behar dugu. Datorren larunbatean, hilak 6, Donostian egingo dugun manifestaziora joateko gonbitea egiten dizuegu. Aldi berean astelehenero egiten ditugun alkarretaratzekin jarraitzea, urriak 8 barne, proposatzen dizuegu.

PENTSIO DUINAK NAHI DITUGU !

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak