Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Pilota eskolako federatuak asteburuan hasiko dira lehian.

Pilota eskolako federatuak asteburuan hasiko dira lehian.

2015/09/17 18:50
Asteburuan abiatuko da Gipuzkoako Binakako Txapelketa kadete, gazte eta nagusien mailan. Legazpiarrak gazte eta nagusien mailan lehiatuko dira eta irailaren 18an, ostirala, jokatuko dute lehen norgehiagoka gazteen 2. mailako Aimar Telleria eta Mikel Iraetak Andoainen. Nagusiak atsedenarekin hasiko dute txapelketa.

Aurtengoan lehiaketa honetan Legazpik ez du kadeete mailan ordezkaririk izango.

Datorren asteburuan, berriz, Legazpin izango dugu lehiaketan parte hartzen duten bi bikoteak ikusteko aukera, eta infantil mailakoak berriz, urriran hasiko dira Gipuzkoa mailako txapelketak lehiatzen.

Gogoratu Pilota eskolak izen ematea ireki duela 2009urtean edo lehenago jaiotakoentzat.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak