Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Pintura erakusketa irekiko da Kultur Etxean otsailaren 5ean.

Pintura erakusketa irekiko da Kultur Etxean otsailaren 5ean.

2016/02/04 13:11
Otsailaren 19rarte ikusgai izango den erakusketa honetan, Arkatza Marrazketa Pintura elkarteko eskoletan begirale lanetan aritzen diren Rosa Mari Gutierrez, Marisol Rodriguez eta Dani Uribeetxebarriaren lanak izango ditugu ikusgai.

Urtean zehar eskolak ematen edo bestelako ekitaldiak antolatzen ikusi izan ditugu, eta urtero beren ikasleen lanekin erakusketa ere izaten da. Oraingoan beraien lanak ikusteko aukera izango dugu. Ostiralean arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara egingo da irekiera ekitalditxoa, margolariak bertan direla, eta otsailaren 8tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara egongo da irekita erakusketa.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak