Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Plazaolako TAO makinako aldaketa

Plazaolako TAO makinako aldaketa

2018/11/29 13:50
Aparkatzeko txartela lortu ahal izateko beharrezkoa izango da autoaren matrikula makinan sartzea. Hauxe da Udalaren oharra:
Plazaolako TAO makinako aldaketa

(Legazpiko Udala)

Azaroaren 30ean, datorren ostiralean, Plazaolako TAO makinari teklatua ipiniko diogu.

Hori dela eta, egun horretatik aurrera, erabiltzaileek autoaren matrikula sartu beharko dute makinan aparkatzeko txartela eskuratu ahal izateko.

Ibilgailuak ordu erdiz aparkatu ahal izango dira doan, orain arte bezala, eta, ibilgailuen txandaketa errazteko, ezin izango da berriz bertan aparkatu, harik eta aurreko txarteleko denbora agortu eta bi ordu igaro arte.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak