Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Primerako ekintza Txoriboxena

Primerako ekintza Txoriboxena

2018/10/08 14:41
Hamabi haurrek parte hartu zuten Domingo Agirreko Guraso Elkarteak larunbatean antolatutako Txoribox ikastaroan. Argazkiak eta informazioa bidali digute antolatzaileek.
Primerako ekintza Txoriboxena

Parte hartzaileak (Domingo Agirreko Gurasoak)

Hamabi haurrek parte hartu zuten Domingo Agirreko Guraso Elkarteak larunbatean antolatutako Txoribox ikastaroan.
Hasteko, haurrek azalpen batzuk jaso zituzten eskolako liburutegian,honetarako Aranzadi elkartekoek hegaztiak ezagutzeko pelutxe kantari batzuk ekarri zituzten eta baita kartulinak ere, eta borobiltzeko, benetako kabi bat eta txori disekatu bi ere bai. Horrela, nolakoak diren, edota zein animali mota diren ezagutzeko aukera izan zuten.
Jarraian, gida bat eman zien parte hartzaileei eta tiro platoko parkerantz joan ziren, bidean pare bat aldiz geratu zirelarik txori batzuk ikustera, Aranzadiko arduradunek ekarritako teleskopio batekin ikusi zituztelarik.
Parkean kabi bat ikusi eta beste txori batzuk ere ezagutu zituzten. Ondoren, apur bat gorago igo eta putreak ikusteko aukera ere izan zuten. Amaitzeko, berriro eskolara jaitsi eta txorien argazki batzuk banatu zizkieten. Ederki pasatu zuten guztiek eta ikasten disfrutatu gainera.
Hurrengo ikastaroa azaroaren 24an izango da eta honetan txorientzako etxetxoak eta janari kaxak egingo dituzte. Parte hartzeko deialdia aurrerago zabalduko da.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak