Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Puntu ikastaroa eskainiko du Irule Elkarteak.

Puntu ikastaroa eskainiko du Irule Elkarteak.

2016/01/14 15:47
Otsailean abiatuko da ikastaroa Irule elkarteak Nafarroa kalean duen egoitzan, Udal Euskaltegia dagoen eraikineko ganbaran. Izen ematea Kultur Etxeko harreran egin beharko da urtarrilaren 18tik 29ra.

Irule elkarteak sustaturik, otsailaren 3an hasiko da ikastaroa. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendurik dago, gaur egun ia galzorian dagoen langintza honen berreskuratzea eta interesatuei lehen urratsak erakustea helburu duen ikastaroa. Ikastaroak 25 ordutako iraupena izango du eta asteazkenetan egingo dira saioak 17:30etatik 19:30etara  Irule elkarteak duen egoitzan.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak