Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / S.R Ilintxa Elkartearen irteera bodegetara

S.R Ilintxa Elkartearen irteera bodegetara

2008/08/22 01:34
Elkarteak gaur egungo lokalean 50 urte betetzen dituela eta, bertako zuzendaritza batzordeak, bi ardo bodegetara irteera antolatu du.

Datorren urtean S.R ILINTXAk 75 urte beteko ditu. Hasiera batean orain DENA 100 denda dagoen gainean kokatzen zen lokala, baina 1958. urtean, gaur egungo lokala inauguratu zuten. Aurten beraz, 50 urte betetzen dituzte lokal horretan. Hau ospatzeko, Arabar Errioxara irteera antolatu dute bertako bazkideentzat.

Motorrak berotzen joateko, HEREDAD DE UGARTE bodegara egingo dute bisita. Bertan bodega ezagutzeaz gain, ardo ezberdinen dastaketa egingo dute. Ondoren, REMELLURI bodegara abiatuko dira. Hemen ere bodega eta ardoaren elaborazioa nola egiten den ikusteko aukera izango dute eta gero, bazkaltzeko, bertako menu tipikoa dastatzeko aukera izango dute.

Azaroaren 22an ospatuko dute egun berezi hau. Bazkide guztiek izango dute aukera irteera honetan parte hartzeko. Izen ematea, elkartean bertan egin beharko da eta joan nahi duen bazkide orok, irailaren 24a baino lehen eman beharko du izena.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak