Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / San Inazio, San Martin eta San Jose birgaitzeko plana

San Inazio, San Martin eta San Jose birgaitzeko plana

2018/11/08 10:37
San Inazio, San Martin eta San Jose auzoak birgaitzeko plan berezirako ekarpenak egin ahal izango dira, abenduaren 10 arte. Hauxe da Hirigintza eta Etxebizitza sailak bidalitako oharra:

IKUSGAI DAGO SAN INAZIO, SAN MARTIN, ARANTZAZU ETA SAN JOSE AUZOAK BIRGAITZEKO PLAN BEREZIA

Abenduaren 10rarte egongo da ikusgai epe horretan alegazioak aurkeztu daitezke.

Planaren helburua auzoak birgaitzeko Irizpideak finkatzea da. Hala igogailuak edo isolamendu termikoa jartzeko garaian  eraikinek bete beharko dituzten baldintzak finkatzen ditu.

Pasa den martxoan eta apirilean auzotarrei aurkeztu zitzaien plana GOOD LOCAL ADAPT proiektuaren barruan.

Urriaren 29ko Gobernu Batzordean Plan Bereziari hasierako onarpena eman zitzaion.

Orain abenduaren 10rarte ikusgai egongo da Udaletxean eta web-horriko iragarki taulan.

Epe horretan alegazioak aurkeztu daitezke

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak