Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / San Jose 1-3 gunean hornidura sareak berritzeko obrak

San Jose 1-3 gunean hornidura sareak berritzeko obrak

2018/04/11 10:35
Hauxe da Udalaren oharra:
San Jose 1-3 gunean hornidura sareak berritzeko obrak

San Jose auzoa (Legazpiko Udala)

San Jose 1-3 gunean hornidura sareak berritzeko obrak hastera doaz

Aste honetan hasi dira eta bi hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da

Aste hontan hasi dira San Jose 1-3 gunea egokitzeko obrak. Obra honen helburu nagusia euri uren eta ur zikinen kanalizazioak eraikinaren azpitik ez igarotzea da. Gainera, edateko ur sarea berritu, telekomunikazioetako eta argiindarrerako beharrezko hodiak lurperatu eta argiteri publiko berria ezarriko da.

Obra esleitzeko prozedura pasa den otsailean jarri zen martxan eta esleipena Lurkide hondalak S.L. enpresari egin zaio.  Proiektuko aurrekontua 36.838,80€koa da eta Udalak Gipuzkoako Urakekin batera ordainduko du. Obraren iraupena bi hilabete ingurukoa izatea espero da.

Obrak dirauen bitartean hainbat eragozpen suertatu daitezke eta aurrez jakinarazten eta ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara! 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak