Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Saninazio jaiak 2017, argazkiak eta balorazioa

Saninazio jaiak 2017, argazkiak eta balorazioa

2017/08/07 13:22
Aurtengo jaien argazki bilduma eta balorazioa bidali digute antolakuntzatik.

Hemen duzue aurtengo Saninazio jaien argazki bilduma: https://www.flickr.com/photos/xapoto/sets/72157686918448996/show

Honekin batera jaien balorazio txiki bat egin nahiko genuke, ze horrela, aurreneko begirada batetan, dena ederki joan dela esan genezake; ez du euririk egin, ekitaldi denak ospatu dira, gauean giro ederra egon da… baina antolakuntzan aritu garenontzako badaude zenbait itzal:

Berriro izan ditugu gure artean goizeko ordu txikitan, ikusi nahi ez genituzkeen jarrera biolentoak. Okerrena da, guk baino, horrela aritzen direnek dutela arazo handiena eta ez direla horretaz konturatzen, ez beraiek, eta ezta ere bere gertukoak.

Beste alde batetik, somatu dugu jendearen partehartzea eskatzen duten ekitaldi eta antolakuntza lanetan atzerakada bat ematen ari dela; tortilla lehiaketan betiko aurpegiak errepikatzen dira eta urtero gutxiago gara, Eufemianon, aurtengoa partehartzaile zenbateko txikiena izan da eta karaokea txiripaz ospatu zen. Honi, txoznetako turnoak bete ez direla gehitzen badiogu eta honek txozna bat bi gauetan lehenago ixtea ekarri duela, (jendea hau dela eta inkluso kexuka aritu zaigu, sinistezina), eta antolaketa lanetan laguntzeko aurpegi berririk ez dela izan, eta dirudienez, izango ez dela… Ba honek guztiak nolabaiteko atsekabe puntu bat sortu digu, guk ez degulako antolatzen ditugun jai hauen “arrakasta” bildutako diruaren arabera neurtzen, ez eta auzora inguratu diren bisitari edo txoznetan izandako “bezeroen” zenbatekoarekin, guk jaien arrakasta jaien edozein eremutan izaten den pertsonen partehartze zuzenarekin neurtzen bait dugu, eta partehartze zuzena diogunean, pertsona horiek bezero edo ikusle soilak izatetik, jaien parte bihurtzera pasatzea esan nahi dugu, lehiaketa batetan, abesten, korritzen, barran lanean edo antolakuntza taldean beraien ekarpenak egitera pasatuz.

Badugu zer hausnartua datozen hilabetetan.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak