Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Saninazio jaiak 2018

Saninazio jaiak 2018

2018/07/23 14:55
Hauxe San Inazio jaien antolatzaileek bidalitako oharra eta egitaraua: Saninazio jaiak; hori bai urteroko miraria eta ez Mirandaolakoa!

Ate joka ditugu aurtengo Saninazioak eta iaz emandako aldaketak ontzat emanda, aurten ere dantzaldi eta kontzertuen eszenatokiak trukatu egingo dira, beheko gunean txosna jarriko da eta musika aldetik eskaintza zabala eta anitza eskeini nahi da. Hortik abiatuta, egia esan ez da aldaketa handiegirik egitarau aldetik, egitarau “klasikoa” osatu dugu, baina azkenaldian, beste alor, jai, elkarte eta antolaketa talde batzuetan gauzak nola dauden ikusita, ez da gutxi!

Espero dezagun Saninazio jaiak antolatzera kanpoko talderik etorri behar ez izatea! Eta horretan zuen laguntza eta partehartzea ezinbestekoa da, ze alde batetik, jaien antolaketa taldera hurbildu zaitezkete antolaketa lanetan laguntzera eta baita ere txosnetako turnoren bat hartuz, antolaketa taldeak ezin baititu lan guztiak egin, eta lanez itota egonda azkenerako jendea erre egiten da..

Bukatzeko; ERRESPETUA, errespetua bizilagunei, inguruneari, barretan aritzen direnei, musikariei, antolatzaileei eta noski, errespetua ondokoari. Azken urteotan ikusi eta sufritu izan ditugun zenbait jarrera ez daitezela errepikatu eta noski, ondo pasa Saninaziotan!

etiketak:
Beti Gazte
Beti Gazte dio:
2018/07/27 12:32
Bertan behera XII Eufemiano Iturri lasterketa eta azken orduko berriak

Azken urteotan ematen joan den partehartzaileen etengabeko jeitsiera ikusita; kontutan izanda aurtengo jaiak zein egunetan ospatzen diren eta baita ere Tourraren etapekin koinziditzen dugula eta hau guztiagatik aurtengoan ez zela partehartzean hobekuntzarik egongo; naiz eta izenematea errazteko eposta bidez egitea ahalbidetu degun, urtero bezala lasterketa hasi aurreko azken ordurarte zein partehartze izango genuen jakin behar ez izateko, jaso ditugun izenemate eskasa ikusita aurtengo Eufemianoa bertan behera uztea erabaki dugu.
 Gauza bat da izenematearekin erraztasunak ematea, baina denak dauka muga bat, eta horregatik aurten erabaki triste hau hartzera behartuak ikusi gara. 2019. urterako ikusiko da zein erabaki hartzen dugun.

Honetaz gain, famili eta osasun arazo larrien ondorioz, ostiraleko kontzertuko bi talde gabe gelditu gara. Noski, egoera hau konpontzen saiatzen ari gara eta besarkada bero bat Kobrazulo eta Dentera taldeko partaideei!!

Bukatzeko esan, asko kostata izan bada ere, txosnetako txanda bat gelditu dela bete gabe, eta gauzak horrela, barrarenbat goizago ixten ikusten badezute, bertan daudenekin sartzen hasi ordez, hobea litzateke egin duten lana eskertzea.

Bihar txupinazioa eta jaien hasiera, guztiak gonbidatuak zaudete! Ondo pasa Saninaziotan
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak