Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Santikutzetako azken berriak

Santikutzetako azken berriak

2018/04/27 16:43
Kultura Sailak jaietako hainbat ekitaldiri buruzko xehetasunak bidali dizkigu.

Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolaturiko Pilota txapelketen finalak

Aurtengoan Maiatzaren 30ean jokatuko dira Pilota Eskolak antolaturiko bi txapelketen finalak. Goizean Gaztetxoen txapelketako finalak izango dira,  aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan banaturik, eta maila bakoitzeko 2 partida jokatuko dira,  B finala (3.eta 4. postuei dagokiona) eta A finala (Txapelduna eta txapeldun ordea erabakiko dituena). Aurtengoan ere, Legazpi, Soraluze, Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek parte hartu dute txapelketa honetan.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Herri mailako helduen Txapelketako finala eta honako  hauek arituko dira:

3. eta 4. posturako lehian: Anartz Agirre-Peru Alustiza//Joseba Aierbe-Cesar Ballina

Final Nagusia: Koldo Arana-Andoni Arana//Ibar-Potolo

Koadrila Bazkaria Jaietako lehen egunean, Azokan

Apirilaren 30ean, 14:30ean egingo da Herri mailako pilota txapelketen aurretik egiten den koadrila bazkaria. Norberak eraman beharko du jana eta edana, mahai eta aulkiak jarriko dira parte hartu nahi dutenen eskura. Dei berezia egin nahi da baserritar jantzia armairutik atera eta egun horretan erabiltzeko.

Familia Bazkaria maiatzaren 2an

14:30etan izango da honako hau ere, eta Azoka gunean egingo da, ondorengo ikuskizuna bezala. Saniko koadrilak prestaturiko paellarako dagoeneko ezin da txartelik eskuratu. Hala ere parte hartzeko aukera bada oraindik, baina bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Haur-Gazte Danborrada

Aurtengoan ere Maiatzaren 1ean egingo da . Eguraldi txarra balitz, Bikuña Kiroldegian eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.

Aurtengoan ere Haur koroporazioa LH3. mailako ikasleek osatuko dute, eta Danborrada amaieran egingo da korporazio txikiaren aurkezpen publikoa. Honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa: Enara Vesga Izeta (Alkatea), Mikel Fornelos Lopez,Oier Ochoa Fernandez, Carla Rodriguez Roman, Izaro Iraeta Otaegui, Jare Etxeberria Intxausti. Nahia Conejo Lozano eta

Eneko Urrutia Urzelai.

Maiatzaren 2ko Feria.

Aurtengoan ere, Herriko Ganadu eta Artisau feria Kale Nagusian egingo da, ohi denez maiatzaren 2an, eta gune berean arituko dira arkumeak erretzen eta sagardogileak ere.

Guztia espazio berera eramatean, iazkoan asmatu genuelakoan gaude, eta aurten ere horrela mantenduko dugu.

12:30etarako iragarrita dagoen sagardo dastaketan, Ohiarte, Iparragirre eta Lizeaga sagardogileak izango ditugu.

Goiz Deia Txistulari taldea Maiatzaren 3an

Jai egitarauan jasota daudenez gain, goizeko 9etan hasita kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan.

Profesional mailako Pilota Partidak

Aurtengoan ere, Santikutz egunez izango dira, 17:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan. Hona aurtengo partidak:

  1. Mendizabal III – Erostarbe // Peña II - Iturriaga
  2. Bengoetxea VI edo Artola – Albisu // Ezkurdia edo Irribarria – Martija

Banakako Txapelketako kanporatzeen arabera, karteldegiak aldaketak izan ditzake.

Sarreren salmenta ohi bezala egunean bertan egingo da Pilotalekuan 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:30etara, eta sarrerak 30€ balioko dute eseritakoak eta 15€ zutikakoak. Erosle bakoitzak gehienez ere 5 sarrera eskuratu ahalko ditu.

“Goazen! Dantzatzera eta abestera” maiatzaren 3an 18:00etan.

Karaoke-dantzaoke ikuskizun parte-hartzailea prestatu digute, aurtengoan ere,  Goazen! arrakastatsuaren lan taldeko kideek bereziki Legazpiko jaietarako. Bertan izango ditugu saioa gidatzen beste batzuen artean:

Iker Villa (Bagoaz saioko prestatzailea)

Inma Fernandez (DESY)

Sara Nieto (LOREA)

Telesail eta antzelanaren ondoren, honako ikuskizun hau prestatu dute, aurreko bi ekimenetan ezagun egin diren kanta eta dantzak guztiok batera egin ahal izateko.

etiketak:
Mikel
Mikel dio:
2018/05/01 12:15
Kaixo,
Datorren urterako gaueko ekintzen ordutegia berpentsatu behar dela uste dut.ordutegia aurreratu behar dela uste dut. Adibidez. Gaur Dj txurru, 00:30 oso berandu dela iruditzen zait. Bihar jende asko lanera joan behar da, klaseak, ... herrian geratzen den jende gutxiarekin eta bihar lan eguna dela eta....
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak