Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Sareren manifestaziorako autobusa Legazpitik

Sareren manifestaziorako autobusa Legazpitik

2017/12/28 20:31
Urtarrilaren 13ko manifestaziora autobusean joateko, Kukuen, Karibe Zaharrean eta Lekanazpin eman ahal izango da izena. 15:00etan irtengo da, Musika Eskolako errotondatik. Hauxe da antolatzaileen oharra:
Sareren manifestaziorako autobusa Legazpitik

"Prest gaude" da aurtengo leloa

Urtero bezala, datorren urtarrilaren 13an, Bilbon, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa burutuko da. Ekitaldi honetan, sentsibilitate ezberdineko 13 pertsonak eramango dute pankarta.
SAREk antolatu du manifestazio hau eta bere bozeramaileek ekimen anitza dela azpimarratu dute; ez ezker abertzalearen ekitaldi bat. Martxa 17:30ean abiatuko da Bilboko La Casillatik eta Legazpitik autobusak irtengo dira bertara joan ahal izateko. Irteera 15:00etan izango da musika eskolako errotondatik.
Izena eman nahi duenak Kukuen, Karibe zaharrean edo Lekanazpi elkartean eman ahalko du.

ANIMATU ZAITEZ ETA PARTE HARTU- GIZA ESKUBIDEAK-KONPONBIDEA-BAKEA

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak